Sustatu logoa Teknologia albisteak

Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren sarean, Wikileaks blokeatuta dago

Sustatu
2010-12-09 13:12

Meneame-n agertu den irudi honek erakusten duenez, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren sareko webguneetan, adibidez institutu publikoetan eta beste ikastetxe batzuetan, ez dago sarbiderik Wikileaks-era une honetan. Blokeoaren abisuak motiboa ere azaltzen du ingelesez: Potential criminal activities, Political/Opinion. Balizko jarduera kriminalak, politikoak/iritzizkoak.


Argazkiak.org | Wikileaks blokeatu dute Eusko Jaurlaritzan? © cc-by-sa: herri.admin

Sare horretan darabilten nabigaziorako filtro batek blokeatu egiten du oraingo Wikileaks-en kokapenaren IP helbidea, http://88.80.13.160/ zeinak Wikileaks.ch domeinura daraman.

Pantailazoaren bukaeran ikusten da nola Macafee Web Gateway izeneko tresnak sortutako abisua den, hortaz bi aukera daude, gure aburuz:

  • Filtro horrek sarean dagoen zerrenda beltz bat erabiltzen du blokeatutako webguneeak zein diren jakiteko
  • Tresnaren kudeatzaileak (Eusko Jaurlaritzako edo Hezkuntza saileko sistema arduradunak edo) erabaki du blokeatzea.

Sustatuko erantzun batean atera dugu hau lehentxoago, baina bi ikastetxetatik baieztapena jaso dugu blokeoa gertatu gertatzen dela, eta portadara ateratzea erabaki dugu hortaz.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu