Sustatu logoa Teknologia albisteak

Xabier Lete hil da

Sustatu
2010-12-04 23:12

Xabier Lete (Oiartzun, 1944) euskal idazle, poeta eta kantari ezaguna hil da gaur, 21.30etan, 66 urte zituela. Poeta zen, eta kantaria ere bai, batzuetan bereak kantatuz, eta baita aspaldiko bertsoak berreskuratuz. Bere kantuak beste kantari batzuen ahotsetan ere entzunak ditugu. Seaska kanta honetan, hitzak bereak dira.

Atzotik egon da sedatuta erietxean, eta gaur Argian azaldu dute larri zegoela. Twitterren animo mezuak izan dira azken orduotan Leterentzat, eta orain dolu eta oroitzapen mezuak hasi dira. Erreferentzia argia da Lete euskal musikan eta Sustatuzaleen gogokoenetakoa ere azaldu zen.

Heriotzaren berri Argiak eman du 22.00ak aldera eta minutu batzuk geroago Berrian ikusi dugu .


Jatorrizkoa: Creative Commons Aitortu Partekatu © cc-by-sa: GureGipuzkoa

1965ean, Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Joxean Artze, Jose Angel Irigarai eta Lourdes Iriondorekin batera, abian jarri zuen Ez Dok Amairu taldea.

Jarraian ageri den disko eta liburu zerrenda hau Wikipediatik atera dugu.

Diskoak

  • Xabier Lete (1974, Elkar)
  • Bertso zaharrak (1974, Elkar). Antton Valverderekin eta Julen Lekuonarekin batera egindako bertso zaharren bilduma.
  • Txirritaren bertsoak (1975, Elkar). Antton Valverderekin egina.
  • Xabier Lete eta Lurdes Iriondoren 4 disko txikiren bilduma (LP 33 r.p.m.) (1976, Edigsa)
  • Kantatzera noazu (1976, Elkar).
  • Lore bat, zauri bat (1977, Elkar)
  • Eskeintza (1991, Elkar)
  • Hurbil iragana (1992, Elkar). Bilduma.
  • Berrehun urtez bertsotan (2001, Elkar). Bertso bilduma luzea.

Idazlanak

  • Egunetik-egunera orduen gurpillean. 1968, Hegosa Cinsa.
  • Bigarren poema liburua. 1974, Gero Mensajero.
  • Urrats desbideratuak. 1981, GAK.
  • Biziaren ikurrak. 1992, Erein.
  • Zentzu antzaldatuen poemategia. 1992, Euskaltzaindia BBK.
  • Abestitzak eta poema kantatuak. 2006, Elkar.
  • Egunsentiaren esku izoztuak. 2008, Pamiela, (2009ko Euskadi Literatura Sariaren irabazle).

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu