Gaztelaniazko Euskadi Literatura Saria gaur Sautrelan
2010-12-04 08:12
Gaur, larunbata, ETB1en emitituko den Sautrelan, gaztelaniazko Euskadi Literatura Saria irabazi duen José Fernández de la Sota izango dugu mintzalagun. Bilbotarrak, Vacilación poesia lanari esker irabazi du Euskadi Saria. Euskarazko literaturan murgilduta gabiltzan arren, Sautrelan ere txoko bat ireki nahi diogu erdal munduko literaturari. Fernández de la Sotarekin poesiaz, literaturaz eta beste hainbat gauzataz hitz egingo dugu.
Bukatzeko, astero eskaintzen dugun irakurketa hautaturako txokoa Unai Elorriaga idazleari utziko diogu.
Hau guztia, ohi bezala, larunbat arratsaldeko 15.15ak aldera, ETB1en.
www.eitb.com
Sautrela sare sozialetan:
facebook.com/Sautrela
twitter.com/sautrela
vimeo.com/sautrela
Erantzunak kargatzen...