Zabaldu mezua: Nabigatu euskaraz
Gertatzen da euskaldun askok, nabigatzailean lehen hizkuntza gaztelania, ingelesa edo frantsesa daukagula, euskara izan beharrean. Hau da, hizkuntza-hobespenetan, euskara izatea lehenengo hizkuntza. Zure nabigatzaileko hizkuntza hobespenak zein diren ikusteko, bisitatu Atxukale.com, horretarako detektagailua baitaukate.
Nabigatzaileak ere lehenengo hitza euskaraz emateak duen garrantzia ikusita, kanpaina horri indar handiagoa ematea pentsatu dugu eta webgune berria ipini dugu sarean: NabigatuEuskaraz.com
Euskal Internauten arteko ekimen bateratua izan nahi du eta guztion parte-hartzea bultzatu nahi dugu, bai atxikimendua emanez, bai kodea kopiatu eta norbere webgunean itsatsiz. Oso erraza da, hementxe duzu informazio osoa: http://nabigatueuskaraz.com/kanpaina Nahi baduzu, zure lagunei ere pasa mezua eta gonbidapena.
Eskatzen dugun ekintza zera da.
- Batetik, jakina, nabigatzailea ez baduzu euskaraz, euskaratzeko.
- Euskaraz baduzu jada, zabaltzeko kanpaina zure webgune edo blogean (euskarazkoa bada) ohar/aplikazio bat agerraraziko duen kode pusketa hau itsastea.
Kodea itsastearen efektua zera da:
- Gaztelaniaz dutenek nabigatzailea, halako webgune bat bisitatzean goiburuan barra bat agertzen ikusiko dutela. Barra hori ohar argi honekin hasten da:

- Euskaraz duenak ez du barra hori traba egiten aurkituko, baina kodea itsatsi den lekuan koadro txiki bat agertuko da, hau bezalakoa:

- Efektua ikus dezakezu Sustatun bertan, gauza bat edo bestea agertuko zaizu, goiburuan edo eskuineko zutabean, segun zein hizkuntza konfigurazio daukazun.
Teknikoki, NabigatuEuskaraz.com CodeSyntax-ek egin du. Ekimenak PuntuEus elkartearen aldekotasuna ere jaso du. Katalanezko aurrekari bat bertako PuntCat elkarteak atera izan du, eta huraxe erreferentzia interesgarria dela pentsatu izan dugu, beste euskal internauta batzuek bezala.
Erantzunak kargatzen...