Perurena eta Zuzeu txanpainez bustiko dituzte Durangon
2010-11-30 19:11
Iñaki Perurena herri jasotzailearen eta Bilbovisioneko kazetariaren arteko eztabaidaren bideo polemikoak ehundaka mila sarrera izan ostean, erabiltzaile talde batek festa antolatu du Abenduaren 6an Plateruenan, Perurena eta Zuzeu xanpainez bustitzeko. Perurena joango dela konfirmatu du Jutsuriagak, Zuzeuko sarrera klikatuenaren egileak.
Ehundaka milaka sarrera izan zituen Perurenaren eta Bilbovisioneko kazetariaren arteko elkarrizketaren bideoak. Errekor guztiak apurtu zituen eta makina bat hedabidetara eraman zuen Zuzeu. Ez da ohikoa euskarazko hedabide digital batek horrelako sona izatea.
Orain ordea zuzeulariek hartu dute batuta, eta xanpainez busti nahi dituzte, bai herri jasotzailea eta baita Zuzeu albistaria bera ere. Biba zuek!
Erantzunak kargatzen...