Teknologia albisteak

"Teknologiekin ere euskaraz" mahaingurua antolatu du UEUk Euskararen egunaren baitan

Erabiltzailearen aurpegia
UEU
2010-12-01 : 10:12

Proposatzen dugun solasaldia abenduaren 2an izango da, euskararen egunaren bezperan, eta Donostiako Euskara Patronatuak bultzatutako "nik ere euskaraz" ekimenaren barne kokatzen da. Solasaldian gure egunerokotasunean barneratu ditugun hainbat kontzepturen bueltan arituko gara: Internet, komunitatea, IKTak, sare sozialak.... Izan ere, tresna teknologikoak gure bizitzako hainbat eremutan erabiltzen ari garen honetan, euskararen erabilpena sustatzeko eta bere presentzia areagotzeko hainbat ekimen bultzatu dira. Ekimen horien inguruko hausnarketa egin nahi dugu, aktibismoaren ikuspuntutik, euskara Interneten areagotzeko aukerak aztertuz eta laguntzeko aukerak zabalduz.

  • Data: 2010(e)ko abenduaren 2a, osteguna
  • Tokia: Donostia-Donostiako Kafe Antzokia (DOKA)
  • Ordutegia: 19:00-20:30
  • Sarrera libre
  • Pare hartzaileak:

    +Iñaki Alegria, EHUko Informatika fakultateko irakaslea eta UEUko Informatika Saileko bazkide..

    +Iratxe Esnaola, .eus taldeko partaide eta UEUko bazkide.

    +Gorka Julio, sare sozialetan aditua eta UEUko bazkide.

    +Julen Ruiz, software librean ditua, librezale elkarteko kidea

    +Unai Fernandez de Betoño, euskarazko wikipediako editorea eta UEUko bazkidea.

Helburu nagusi bi planteatzen ditugu: - Euskara Interneten areagotzeko aukerak aztertzea - Euskara Interneten zabaltzeko denon laguntza behar dela azpimarratzea

Solasaldi informala izango da. Gai proposatzaile edo bideratzaile bat egongo da, Iñaki Alegria. Proiektu ezberdinak bultzatu edo kudeatzen duten arduradunak euren esperientzia partituko dute parte hartzaileekin, eta horietatik abiatuz, aukera berrietaz, erronketaz, eta beharrezko laguntzaz, besteak beste, hausnartu ahal izango dugu. Gaian interesa duen edonori dago zuzenduta.

Babesleak + Donostiako Euskararen Udal Ptronatua + Donostiako Kafe Antzokia (DOKA)

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu