Sustatu logoa Teknologia albisteak

Blanca Urgell: "Kazetariek erabaki dezatela zer egin eta zelan"

Sustatu
2010-11-30 08:11

ETBko langileek eskutitz irekia bidali diote Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuari espedientatutako kazetarien afera dela-eta. Gutun horretan sailburuaren iazko udan Radio Euskadin esandako hitz batzuk ekarri dituzte gogora:

Egin dugun oinarrizko apustua da kazetariek eurek erabaki dezatela zer egin eta zelan

ETBko langileek euren lankideen aldeko testua idatzi zuten hile hasieran, kontzentrazioak egin dituzte eta orain sailburuari idatzi diote.

Berrian datorrenez, Euskal Telebistako behin-behineko Erredakzio Kontseiluak idatzitako gutuna da, eta gutunarekin bat egiten du Euskal Telebistako Langile Batzordeak.

Badakigu zure karguak EITBko Zuzendaritza babestera behartzen zaituela, haien gestioaren azken erantzukizuna zurea baita. Baina ezin dugu onartu bertsio guztiak aintzat ez hartzea. Are gutxiago, ETBko langileen kontrako difamazio kanpaina bultzatzea, gezurrak esatea eta zintzo ez jokatzea leporatuz.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu