Sustatu logoa Teknologia albisteak

Wikileaks-eko filtrazio espainiarrak: oraingoz, bakarra egin da publiko, 1986koa

Sustatu
2010-11-29 13:11

Wikileaks-ek egindako AEBetako mezu diplomatikoen filtrazioan (Cablegate) hiru mila baino gehiago dira jatorria Madrilgo enbaxadan dutenak, baina horietarik bakarra egin da publiko oraindik, honako hau, Libiarekin izandako talka bat.

Libiarrekin izandako liskar hori 1986koa da. Nonbait, eskuin muturreko militar bat sobornatu zuen Libiak, eta horregatik diplomatiko libiar batzuk kanporatu zituzten Espainiatik, Jose Barrionuevo zelarik Espainiako barne ministro.

Guztira 251.287 mezu diplomatiko dira, eta Cablegate webgunean 300 baino gutxiago daude ikusgai oraingoz. Gainerakoen berri, zenbait hedabide ari dire berri ematen oraingoz.

Espainiari buruz esandakoak, oraingoz El Pais-ek jaso ditu, datu edo testu zehatzik eman gabe, eta blog honetan ikus ditzakezue laburtuta.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu