gura+haize fanzineak bere bigarren alea prestatu eta fotokopiatu ostean, jendaurreko aurkezpena egingo du datorren abenduaren 10ean (barikua). Horretarako, ekitaldi berezia prestatu dute fanzinekideek. Hona hemen egitaraua:
gura+haize fanzinearen mani+festa+akzioa 22:00etatik aurrera Kapillan (Bermio)
Kapillarako txisaleku duinak aldarrikatzeko kontzentrazioa (larregi ere ez, kakak irten barik)
Asel Luzarragak bisturia sartuko du irolean eta esplikatuko du zelako punteria behar den Txileko (eta munduko) kartzela batean barrua hustutzeko. Testu osoa hemen.
Eskuen Sustraiak antzezlan+poesia+errezitaldi+ahots+dramaturgia edo horrelako zerbait, Oier Guillan eta konpainiaren eskutik eta ahoetatik.
Basanabasa disko jartzaile eta proiekziolariak Drum+Bassherri, dantza+anabasa, Pantxoa eta Peio techno bertsioan eta bideoproiekzioak hormetan zoratu beharrean...
Erantzun
Sartu