Teknologia albisteak

Guifi.net, sare neutral eta autogestionatua; hitzaldia Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia
Ezebez
2010-11-29 : 11:11

Guifi.net telekomunikazio sare ireki, aske eta neutrala da. Kideen arteko elkarkonexio akordioetan oinarritzen da, zeinetan parte-hartzaile bakoitzak, konektatzean, sarea hedatu eta beste guztiekiko konexioa eskuratzen duen. Horixe azalduko dugu aste honetan Bilbon izango den hitzaldi batean.

Guifi.net Herrialde Katalanetan jaio zen eta bertan dago hedatuen, baina Iberiar penintsulako beste gune batzuetan ere hasi da zabaltzen, besteak beste, Andaluzia, Errioxa, Galiza edo ta Nafarroan. Guifi.net sareak, Iberiar penintsulako ikuspegi orokorrean ikus daiteken moduan, 16.000 nodotik gora ditu lanean.

Sare honi buruz hitz egitera etorriko da gurera Ramón Roca, Fundació Privada per a la Xarxa Oberta, Lliure i Neutral guifi.neteko presidente dena. Hau ez da hitzaldi teknikoa izango, hurrengo gaietara zuzenduko delarik:

  • Guifi.net sarearen historia: hasieran martxan jarri zuen jendea, gaur egunerarteko bilakaera, bidean izandako arazo eta lorpenak.
  • Eragileak eta euren jarrerak: herritarrak, erakunde publikoak, telekomunikazio operadoreak, elektrikariak…
  • Zeintzuk balore eta ze motako harremanak sortzen dira honelako esperientzia batetik?
  • Sarearen bitartez eskeinitako zerbitzuak, interneterako konexioaz gain.
  • Gaur egungo adierazleak, adibidez nodo kopurua.
  • Ikuspegi ekonomikoak (inbertsioak/kostuak) eta (oso modu orokorrean) teknologikoak.
  • Honen antzeko esperientzia herrikoi gehiago al daude beste toki batzuetan?
  • Arrakastarako aholkuak, zerotik hasi beharko banintz Euskadin edo ta Sebastopolen.

Hitzordua Bilboko Hika Ateneoan daukagu, Ibeni Kaiaren 1 zenbakian, Atxuriko tren geltokiaren eta San Antongo zubiaren artean, asteazkenean, abenduaren 1ean, arratsaldeko 19,30etan.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago