Teknologia albisteak
11

Euskadi Innova: Sari guayak proiektu guay... eta erdaldunentzat

Erabiltzailearen aurpegia
Tarrat
2010-12-09 : 12:12

Euskadi+Innova ekimen publikoak iWeekend 2010 izeneko sariak eman ditu duela egun batzuk. Horietako bat Beingbird izeneko ustezko sare sozial bati eman diote; Urdaibai inguruan dabiltzan ornitologoentzako omen.

Jakin-minak eraginda, web hori ezagutzeko gogoz sartu nintzen berriak zekarren estekara.

Harridura: ingelesez eta gaztelania ederrez egindako ekimena da, eta gainera ez dago ustezko sare sozial horren arrastorik, ez baitu jardunik.

Haserre, iruzkin bat utzi nuen Euskadi Innovaren webgunean bertan horretarako propio atondutako atalean:

Me parece absolutamente impresentable premiar como innovadora a una iniciativa que en lugar de avanzar retrocede. Me refiero a la web Beingbird, que ofrece una red social sobre Urdaibai para ornitólogos... en inglés y castellano.
Seguid, seguid así...
¡¡Qué vergüenza!!

Handik gutxira, erantzun hau jaso nuen:

Estimado Rafa,
En primer lugar te damos las gracias por tu colaboración al introducir comentarios a las noticias que publicamos cada semana en Euskadinnova.net, te animamos a que sigas haciéndolo, estamos convencidos de que estos comentarios enriquecen las noticias publicadas.
Respecto al comentario que has introducido recientemente, te informamos que (SIC), de acuerdo a los criterios de publicación de las Normas de Uso, no será publicado.
Saludos,

Eta honela erantzun nien:

Estimado Alex.
En primer lugar te agradezco sinceramente haberte dirigido personalmente a mí para comunicarme vuestra decisión.
En segundo lugar, me agradaría me indicaras qué citerio de publicación concreto ha sido contravenido por mi comentario.
En tercer lugar, te comunico que, pasado un plazo de cortesía para obtener respuesta, procederé a difundir el incidente -es decir, la noticia, mi comentario inicial y vuestra primera respuesta- en todos los foros y redes a mi alcance, tanto ornitológicos como sociolingüísticos.
Atentamente,

Hau ote da Jaurlaritzaren talante berria?

Erantzunak

jokin
2010-12-09 : 14:09

Kaixo!

Orain dela aste batzuk Bilbon egin zen iWeekend 2010-eko partaide bat nauzu, euskaldun zaharra eta hizkuntza honen erabiltzailea. Jaurlaritzari buruz esan nahi duzuna, baina gauz apare bat argitu nahi dizut.

iWeekend ekimena ez dago jaurlaritzaren menpe, ezta Euskadi + Inoovaren menpe. Pertsonek egiten dute iWeekend eta partaideak beraiek dira proiektuak bozka bidez aukeratzen dituztenak. Proiektuak, partaideek beraiek proposatzen dituzte. Beraz, ezin du Euskadi + innovak "iWeekend sariak" eman. Guk eman genituen, eta bertan izan bazina, zuk ere emango zenituen "iWeekend sariak".

Gainera, parte hartzen genuen jendea ikusita, ezinezkoa zen euskara hutsean ezer ekoiztea, Estatuko zonalde desberdinetatik etorritako jendea baitzen. Eta seguru nago euskaraz nabigatzeko aukera edukitzea pentsatuta dutela Being Birds garatzen ari diren pertsonek.

Beraz, niri bost Euskadi+Innovari buruz edo Jaurlaritzari buruz esaten duzunak, baina iWeekend-aren inguruan bazterrak nahasten hasi haurretik hobe duzu informatzea.

http://iweekend.org/bilbao/

Retrova
2010-12-09 : 17:13

Baina Jokin... garai hauetan zer justifikatu nahi duzu euskaldun zaharra zarela esanda?

Zuk jarri duzun lotura horretara joan naiz eta dena espainolez eta ingelesez dago.

Zuena ez da innova, zuena retrova da. (nazkatuta nago p'atras doan jende honekin).

ibai
2010-12-09 : 21:45

Beraz, Jokin, normala iruditzen zaizu espainolez eta ingelesez soilik egotea iWeekend-eko web guztia? Estatuko zonalde desberdinetako jendea etortze hutsak euskara baztertzea legitimatzen du? Eta gainera kritika egiten denean horrela erantzun?

Euskaldun berriek euskaldun zahar batzuek baino on gehiago egiten diotela euskarari...

Ni ziur nago Eusko Jaurlaritzak noizbait edukiko duela pentsatuta euskarari beharrezko arreta emateko, beraz lasai egon naiteke, ez okurritu kexatzea ere, bazterrak gehiegi ez nahasteko...

jokin
2010-12-10 : 13:08

Retrova, ez dut ezer justifikatu nahi, datu bat besterik ez da. Gainera, lotura hori ingelesez eta gaztelaniaz dago bai, baina agian konturatu beharko zinateke bizi garen herrialde hontan errealitate desberdinak daudela eta euskara erabiltzen ez duen jendea ere hor dela. Ez dut esaten ondo dagoenik, errealitate bat dela besterik ez. Agian, hurrengo urteko iWeekend-erako euskarazko webgune bat ere zabaltzea posible izango litzateke. Animatzen al zara webgunea euskararatzera? Ziur nago iWeekendeko jendeak ez duela inongo arazorik izango jarrera proaktiboagoa hartu eta zuk zeuk orrialdea euskararatzen baduzu. Gurea ez da innova ez, gurea start up teknologiko bat sortzea da...

Ibai, Galderak erantzungo dizkizut.

Ez, ez zait normala iruditzen. Zuri ere proposamen bera luzatzen dizut: Animatzen al zara webgunea euskararatzera?

Ez du legitimatzen euskara baztertzea. Baina hizkuntza komunikazio tresna den heinean ulertuko duzu gure artean KOMUNIKATZEKO beharra genuela. Edo alemaniatik datorren pertsona batekin euskaraz egiten ahal duzu? Eta Madrilgo batekin?

Kritika, nire "kritika" oker dauden datuak zuzentzera bideratua zen, eta oraindik ez dut zuzenketarik ikusi. Berriz esango dizuet, iWeekend ekimena ez da ez Jaurlaritzaren ezta Euskadi+innovaren menpeko ezer, ez du inongo loturarik. Ikusi al duzu erabilitako hizkuntzaren inguruko komentariorik? Nik bai, hau: "Gainera, parte hartzen genuen jendea ikusita, ezinezkoa zen euskara hutsean ezer ekoiztea, Estatuko zonalde desberdinetatik etorritako jendea baitzen. Eta seguru nago euskaraz nabigatzeko aukera edukitzea pentsatuta dutela Being Birds garatzen ari diren pertsonek." Ez dakit zer den "euskara hutsean" esalditik ulertzen ez duzuna.

Joan zaitezte Bilbora eta eman buelta bat bertako kaleetatik, ea zenbatekin zareten gai euskaraz komunikatzeko. Eta gero, saiatu beraiekin lan egiten, ea euskaraz lan egiteko gai zareten. Eta hori ere Euskal Herria da.

Gauza asko daude oraindik lortzeko asteburu baten enpresa bat sortzeko gelditzen den lan talde bat kritikatu baino lehenago. Eta Jaurlaritzari itxaroten gelditzen bagara gureak egin du...

Gurea ez da innova, ez, retrova izango da, baina oso erraza da pantaila baten aurrean jarri eta hitz politak botatzea. Ez dakit aurrera edo atzera, baina gutxienez, gu, mugitu egiten gara...

txurdi
2010-12-10 : 13:23

Kaixo,

gauza bat argitu nahi dut. iWeekend ez du Eusko Jaurlaritzarekin ez eta beste entitaterekin zer ikusirik, gauzak nahasten ari zarete.



iWeekend, Luv Sayal Indiarrak Madrilen sortutako ekitaldi bat da. Aurten, ihaz bezala, Munduko beste toki batzutan ere egin da, Bartzelonan, Balearesen, Mexikon, Bilbon... Ekitaldi hau Bilbon ni eta beste lagun bi antolatu dugu, baina iWeekend antolakuntza globalaren azpian. (ez dugu dirurik irabazi honekin, "Organización sin ánimo de lucro")



Web orrialdea erderaz eta ingelesez egotearen arrazoia, ekitaldi hau globalki kudeatzen dutenak euskaldunak ez direlako da.



Asteburuan, presentatu zireneko 16 proiektuetatik 2 aukeratu ziren, eta garatzen hasi. 48 ordu eman genituen bakarrik, zuk ikusi duzun pre-alfa web orrialdea ateratzeko.



Beraz, ez ezazue gauzak nahastu, beingbird eta owleer proiektuak euskaraz egotea nahi izan ezkero, proiektua daramaten pertsonei eskatu.



Bukatzeko, iWeekend ez du zer ikusirik Eusko Jaurlaritzarekin, ez eta Innobarekin, zuk irakurritakoa, albiste bat baino ez da, beste blog batzuetan ere agertu dan albiste berdina.



Argibide gehiago nahi izanez gero, mail bat bidali edo telefonoz hitz egin dezakegu.



ondo ibili!











Dabid Martinez
2010-12-10 : 13:49

Kaixo!



Antolatzaileak ezagutzen ditut, ni neu ez nintzen joan, baina ez euskaraz ez zegoelako, baizik eta denborarik ez nuelako. Antolatzaile bat lankidea dut proiektu baten, eta ez, ez da euskalduna, ezta Euskal Herrikoa. Beraz, nola euskaratuko zuen webgunea? Denbora gehiago izan banu agian nik egingo nuen, baina ezin...



Kritikatzea erraza da, eta ni izaten oi naiz kritikatzen duenetarikoa, baina prest egongo zinateke webgune hori euskaratzeko? Eta egotekotan... egizu eta bidali, agian euskalduna ez den pertsona horrek arritzen zaitu.



Azken kontu bat, hortik atera den proiektu irabazleak ez du diru publikoaren zentimo bat ere ikusten. Eta hori da salatu beharko litzatekeena...



Sustaturentzat beste azken galdera hau, nola publikatzen duzue berri hau kontrastatu gabe?



Ondo segi!

Raul
2010-12-10 : 14:05

Ni Iweekend horretan egon nintzen eta erabat bat nator Dabid, Jokin eta Txurdirekin!

Kritika guay idatzi baino lehen ezagutu ondo zer den hau: lana eta ideiak elkarbanatzea, besterik ez!! (eta dirurik ez!)

Mikel Ihidoi "himikel"
2010-12-10 : 15:19

Penagarria benetan...:( ni ere han izan nintzen, eta dela bi urte Donostian antolatu zenean ere, Luv Sayal ekintzailea da iWeekend ekimenaren sustatzailea eta elkarlanean lortzen du aurrera ateratzea, kolaboratzaile ezberdinekin (bat Malagatik etorri zen eta guzti), eta dena batere dirurik gabe, nik dakidanez laguntza "bakarra" Alhondigako sala polibalente bat utzi zigutela..., eta proiektuak ere ez ziren sarituak izan, zer ikustekorik du Eusko Jaularitzak edo Euskadi + innovak? mesedez, kritikatzea gustoko dut ;), bainan fundamentu pixkat izatea ere eskertzen da... gainera soluzio zuzena du, Euskaratu web horretako edukiak eta bidali Luv-i! eta Jokin-ek esan bezala, ez itxaron gobernuari..., nahiko lan daukagu ekintzaile euskaldunok globalizazio honetan bidea egiten..., mugitu zaitez zu zeu, ekin!!

Norbaitek iWeekend-ari buruz gehiago jakin nahi izanez gero, Ekitaldiaren inguruan bizitutakoen berri eman nuen post honetan
ondo izan!!

lonifasiko
2010-12-10 : 16:18

@Retrova, @Ibai, nik ere iWeekend horretan parte hartu nuen eta sinis ezazue bertan ez dagoela inongo "influentziarik", ez politikorik, ez linguistikorik ezta gobernu, instituzio edo web orrialde baten aldetik ere ez. IWeekend bezalako jardunaldietan dagoen influentzia bakarra, han bildutako jendearen ispiritu ekintzaileak sortzen duen pasio eta giro ezinhobea da, besterik ez. Ondo izan!

Marti(n)
2010-12-11 : 00:54

Ezagutzen ez dudan istorio batetako eztabaidan sartzeko inolako gogorik gabe... topiko tontoak entzuten/irakurtzen aspertuta nagoen aldetik, Jokin... zure iritziak defendatzeko aukeratu argumentu hobeak mesedez...


2010eko abenduan horrelako esaldiak irakurri beharrak.. " Joan zaitezte Bilbora eta eman buelta bat bertako kaleetatik, ea zenbatekin zareten gai euskaraz komunikatzeko. Eta gero, saiatu beraiekin lan egiten, ea euskaraz lan egiteko gai zareten. Eta hori ere Euskal Herria da. "


Topiko tontoak irakurtzen nazkatuta dagoen Bilbotar bat


Arasoak Juanan...
2010-12-15 : 00:18



# 4ko Jokin-i



Ez dakit zehazki eztabaida nondik nora joan den, baina horrelako gauza bat idaztea ere...



"Gainera, lotura hori ingelesez eta gaztelaniaz dago bai, baina agian konturatu beharko zinateke bizi garen herrialde hontan errealitate desberdinak daudela eta euskara erabiltzen ez duen jendea ere hor dela."



Tira, ingelesa erabiltzen ez duen jendea ere bada bizi garen herrialde honetan... eta halere ingelesez dago (eta hori da errealitatea). Ederra ergelkeria esaldi horretan bota duzuna. Barka, baina errealitatea batekoa edo bestekoa izateak ez dakar, ezinbestean, erabilera batekoa edo bestekoa izan behar denik.



Adeitasunez

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago