Nicholas Negroponte adituak esan zuen duela egun batzuk ez duela uste Twitterrek urte asko iraungo duenik. Ez da Facebook bezain erabilgarria bere ustez; denbora gehiegi galtzen da txoritxoarenean, mezu edo twett asko interes gutxikoak dira. Alan Rusbridger The Guardian kazeta entsutetsuaren zuzendariak 15 arrazoi eman ditu Twitter komunikabideentzat interesgarria dela defendatzeko.
Gorka Bereziartuak Argia aldizkariaren azken zenbakian hari horretatik tiraka gogoeta interesgarria plazaratu du. Hona hemen, pasarte bat:
Kafetegi guztietan bezala, elkarrizketak askotarikoak dira. Fribolitate handiena entzuten den mahaiaren alboan dago eztabaida sakonena. Horregatik, bestelako asmoak dituenak ere derrigorrez hartu behar du noizbait kafea barra horretan. Besterik da, behin zerbait antolatzen hasita, erdiguneko modako lokalean barik, ez ote den hobe leku ezkutuago batera joatea, zer gerta ere.
Eta The Guardian kazeta entsutetsuaren zuzendariak, Alan Rusbridgerrek esandakoa, gertuago dago Gorka Bereziartuaren iritzitik, Negroportek iragarritako zalantzazko etorkizunetik baino.
Rusbridgerrek Twitter komunikabideentzat zergatik den erabilgarri azaldu du. Luze eta zabal, hamabost arrazoi eman baititu. Besteak beste, "hauxe dio": http://www.marketingdirecto.com/actualidad/social-media-marketing/15-razones-por-las-que-twitter-es-efectivo-para-las-empresas-mediaticas/ The Guardieneko buruak:
Gauzak beste inon baino azkarrago gertatzen dira Twitterren; marketing egiteko bide bikaina da eta oso anitza da.
Erantzun
Sartu