Lehendakariaren Txinako bidaia zenbat kostatu zen
2010-11-24 09:11
Patxi Lopez lehendakariak, talde handi batez lagunduta, bidaia egin zuen Txinara irail amaieran. Haren gastuei buruz galdetu du Aralarrek Eusko Legebiltzarrean, eta erantzuna jaso ere bai. Guztira, ia milioi bat euro.
Jarrain, erantzunaren testua. Dokumentu orijinala, PDFan hemen.
*******
Euskadik Shanghaiko Erakusketa Unibertsalean parte hartzeak eta irailaren azken astean han izandako enpresa zereginak eragindako gastuen berri emateko, ondoko lerroetan zehaztu dira burututako jarduerei buruzko kontzeptuen kostuak:
- Shangaiko Erakusketa Unibertsaleko Euskadiren Asteak eta aste horretan Tolosako Topic Museoak, Boiseko Oinkari Taldeak, Ttukunak taldeak eta txinatar perkusio taldeak parte hartzeak 240.095,94 ko kostua ekarri du.
- Shangaiko Erakusketa Unibertsaleko Euskadiren Astean euskal sukaldaritza sustatzeak eta Baske Culinary Centerren erakuslerik gorenak Eneko Atxa, Juan Mari Arzak, Martín Berasategi, Andoni Luis Aduriz eta Pedro Subijana, alegia bertan izateak 130.870,41 ko kostua ekarri du.
- Shangaiko Erakusketa Unibertsalean euskal moda sustatzea eta Jota más Ge, Jon Fiz, Ian Mosh, Mercedes de Miguel eta Alicia Rueda enpresak han izateak 15.212,48 ko kostua eragin du.
- Bilboko hiriari Shanghaiko Erakusketa Unibertsalean izaten laguntzeak 400.000 ko kostua ekarri du.
- Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila asiar herrialdean kokatutako euskal enpresak laguntzen, gure enpresak eta gure produktuak txinatar merkatuari zabaltzea sustatzen eta turismo sektore txinatarrean guk lekua izaten aritu da Txinan eta horrek 59.163,00. ko kostua eragin du (hegaldiak, ostatua, bisatuak, bilera gelak eta cateringa, joan-etorriak, eta itzulpenak).
- Lehendakaria, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia eta Lehendakaritzako gainontzeko arduradunak Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Txinaren arteko erakunde harremanak eta gobernu akordioak bultzatzen, gure enpresak txinatar merkatura hurbiltzen, gure produktuentzat merkatu berriak ahalbidetzen, Shanghaiko Erakusketa Unibertsalean euskal astea inauguratzen hor erakutsi da baita euskal kultura, gastronomia eta moda, Euskadi turismo jomuga gisa ezagutarazten eta gure hiriak, oraingoan Bilbo, kanpoan sustatzen aritu dira Txinan horiek adierazten baitute ondoen Euskadi modernoa eta segurua dela, ingurumena errespetatzen duela, gizarte orekatua duela, bizi-kalitatea duela, eta jarduera ekonomiko handiko makroeskualde baten gune nagusia bihurtzeko asmoa duela eta horrek 98.067,99 ko kostua eragin du.
- Euskadiko komunikabideek Txinara egindako bidaiak 29.470,55 ko kostua eragin du.
Erantzunak kargatzen...