3000 Hiztegia aspalditik daukagu sarean web bidezko kontsultak egiteko. Orain Android sistemetan aldiz aplikazio bat erabili dezakegu kontsulta hauek modu erosoago batean burutzeko.
Market-ean dago eskuragarri lehen bertsioa "3000 hiztegia" izenarekin. QR kodearekin ere irits zaitezke bertara.
Ezaugarriak:
Vimeon bideodemoa dago eskuragarri
Kaixo:
3000 hiztegiaren online bertsioa ez dabil orain dela aste batzuk: http://www.adslzone.net/postt297185.html . Suposatzen det Android-entzako aplikazioak kontsultak lehen ondo zebilen orri berdinera bidaliko dituela ( http://www1.euskadi.net/hizt_3000 ). Horregatik nik esango nuke aplikazio hau jada ez dela ondo ibiliko. Horrela al da?
Ondo legoke web honetan artikulo bat plazaratuko bazenute galerari buruz, Eusko Jaurlaritzaren arrazoiak jarriz (nik ez dut aurkitu inongo berri ofizialik honi buruz). Posible izango al zen zuek hau ikertzea eta gero publikatzea, mesedez? Horrela zerbait egongo litzateke euskaraz WWW-ean honi buruz.
Mila esker
Epa!
Ze ondo, 300 hiztegia telefonoan!
Oso ondo legokeena da hitz baten hasiera sartuta horrela hasten diren hitzak agertzea, eta hauen artean hautatu ahal izatea!