Opera gutxi batzuentzat dela? bada, Iruñekoak 4.000.000 ikusletik gora bildu ditu
2010-12-17 09:12
Pasa den maiatzaren 7tik hona, Iruñeko kafetegi batean grabatutako opera bideo bitxi honek jaso ditu 4.000.000 bisitari baino gehiago Interneten.
Bideoan ikusten da hiriburu horretako AGAOko Premier Ensamble abesbatzako kideak opera zati ezagunak kantatzen Iruña kafetegian. Operaren Egun Europearra ospatzeko ekitaldi sorpresa izan zen ordukoa. Tabernako bezero harrituek gustu handiz hartu zuten ikuskizuna, Internet zaleek ere bai. Esandako ikusle mordo horretatik aparte, ikus-entzunezkoak bildu ditu munduko bazter guztietatik igorritako ia 500 iruzkin.
Hara, opera kalera/sarera irten eta arrakasta itzela lortu!
Erantzunak kargatzen...