Teknologia albisteak
3

Azkue fundazioak Interneteko atari berria aurkezten du

Erabiltzailearen aurpegia
AZKUE fundazioa
2010-11-21 : 08:11

azkuefundazioa.org webgunea guztiz berritu da, edukien berregituraketekin eta diseinu berritzaile batekin. Egin diren berrikuntzekin, webgunearen edukiak indartu eta modu dinamikoan eskaini nahi da. Gainera, izaera parte-hartzailea du etengabe berritu eta elikatuko den tresna izanik.

AZKUE fundazioaren Euskararen Etxean bisitatu daitekeen Euskararen Interpretazio Zentroko(aurrerantzean EIZ) erakusketaren edukiak sarean daude jada, eta beraz, hemendik aurrera posible izango da bisita hori webgunearen bitartez egitea. Atal honetan badago beste berrikuntza aipagarri bat: nahi izanez gero, bisita eskaera azkuefundazioa.org webgunean online aurkitu daitekeen formularioa osotuz ere egin daiteke.

Fundazioaren egoitzan Unibertsitate Liburutegia eta Mediategia ere bisitatu daiteke, bertan 600 liburu kontsultagarri eta 400 multimedia produktu baino gehiago erabilgarri daude. Hemendik aurrera, liburu eta produktu guzti horien fitxak eta informazioa sarean ere egongo dira eta gehien gustoko duzuen produktuari botoa emateko aukera ere emango da, webgunea askoz ere dinamikoa eta partehartzailea bihurtuz. Bozka emateko aukera webguneko beste atal batzuetan ere ezarri da.

Bestalde, Katalunian sorburua duen JClic izeneko egitasmoa gurera ekartzea nahi izan da euskarazko Jklik aplikazio didaktikoak bildu eta zabalduko dituen gunea sortuz..JKik software libreko aplikazio-multzoa da, mota ezberdineko hezkuntza-jarduera multimediak sortzeko balio duena. Hemendik aurrera, AZKUE fundazioaren webgunearen bitartez unitate didaktikoak eta jolasak jaitsi eta erabiltzeko aukera izango duzue, eta euskaraz!

Azkue fundazioari buruz

Azkue Fundazioa pasadan urteko azaroan aurkeztu zion Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Bizkaiko gizarteari, eta ekimen hori Bizkaiko eta Euskadiko bost instituzio eta erakunderen –publiko zein pribatu– proposamentzat aurkeztu zuen. -Bizkaiko Foru Aldundia, Euskal Herriko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Euskaltzaindia eta Bilboko Udala-. Euskararen erabilera sarean eta, batik bat, Bizkaiko Lurralde Historikoko gazteen artean sustatzeko estrategia-helburuarekin sortu zen.

Erantzunak

Tor Bilbao
2010-11-21 : 19:17

Azkue fundazinoak fundamentuzko hazkurea emoten deust! Motiboak:



1) "Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Bizkaiko gizarteari...", "Bizkaiko eta Euskadiko...", "Bizkaiko Lurralde Historikoko..."... Bizkaia berbeagaz agoa betetu eta gero bizkaieraz berba erdirik be ez da agiri euren sarean! Zertarako egin dabe bizkaierazko Xuxen, eurek be ez badabe erabiliko? Zeinek jagon behar dau bizkaierea sarean, bizkaitarron diruz egindako txiringito honek ez badau horrelakorik egiten!?



2) Gunea barritu egin dabe, "guztiz" ganera! Urtebete baino ez dau euki eta! Lehenengoa pentsau ebana luzidu zan! Datorren urtean be atzera barritu egin beharko da ala? Zeri buruz gabiz, webgune bat ala etxeko zapatilak?



3) Mesedez, batua inpertsonal edar horretan berba egin gura "bada" Azkue fundazinoak, sikira zuzendu betiko erdarakadak eta joan dan milurteko idazkereak, ala zuzentzailea pagetako ez "da" euki dirurik Azkue Fundazinoak?

- "mota ezberdineko hezkuntza-jarduera multimediak sortzeko balio duena"

- "liburu eta produktu guzti horien fitxak eta informazioa sarean ere egongo dira"

- "gehien gustoko duzuen produktuari botoa emateko aukera ere emango da"



Ea abizenetik gitxiago eta izenetik gehiago hartzen deutsazuen Azkueri, pena itzela baita Bizkaian hain beharrezkoak eta baliagarriak izan leitekezan tresnak horren txarto erabiltzea!

Mairu
2010-11-24 : 13:23

Patxi Gaztelumendik ere Azkuei buruz datu politak kaleratzen ditu.


Urte baten ondoren, berriz berritu webgunea? Hori zortea txo! Buelta bat eman dut webgunetik eta galdera bat? Zer egiten du Fundazioak sarea euskaraz josteko? Ikusi dudanarengatik besteen ekimenak biltzen dituzte webgunean eta Bilbon dagoen Euskararen Etxearen egitasmoak nabaritzen ditu.


Hori bai, "partekatu" egiten dituzten gauzak bai, baina ez euskaraz, ikusten denez ez dute diru nahiko izan berrien atalean "compartir" aukera euskaratzeko.


Eusebio Azkue
2010-11-24 : 13:52

Pelotazo inmobiliarioakaz nahiko ez, eta orain EAJ pelotazo kulturalak emoten hasi da. Okerrena da, diru hori guztia non inbertidu badagoala gure kultura egoera malapartatuan. Shakirarena.... ez dekot berbarik.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago