Teknologia albisteak

Euskadiko ikastetxeentzat bere irudi korporatiboa duten Linux banaketak dohainik

Erabiltzailearen aurpegia
Aitor Lopez de Aberasturi
2010-11-17 : 11:11

Orain dela 6 urte Diocesanasen hasi ginen Dinux proiektuarekin jarraituz, aurten Euskadiko ikastetxeei bere irudi korporatiboa duten linux banaketak dohainik egitea dugu helburu. Dinux euskarazko sistema eragile bat bezala aurkeztu zen eta gaur egun Gasteizko Diocesanas ikastetxeko 120 ordenagaietan instalatuta dago. Dinuxen 5.0 bertsioa eta gure esperientzia software askearekin Euskadiko ikastetxeen artean zabaldu nahi dugu.

Dinux ikastetxe batek behar duen software osoa da. DVD batean jasota. Software librea du eta doakoa da. Dinuxen azken bertsioan hizkuntza aukera dezakegu: euskara, gaztelera edo ingelesa.

Ekitaldi bat antolatu dugu XVI. Kalitate eta Bikaintasunaren Europar Astea dela eta:

Eguna: 2010eko azaroaren 18an

Ordua: 11:30etan

Tokia: Diocesanas-Arriagako Ekitaldi Aretoan. Pozoa kalea z/g 01013 Vitoria-Gasteiz

Izena emateko (doakoa): Iñaki Resa 945010165 www.diocesanas.org

Erantzun

Sartu