Sustatu logoa Teknologia albisteak

Patxi Lopez Lehendakaria ETBko "Jaun ta jabe" telesailean

Sustatu
2010-12-31 11:12

Jaun ta Jabe telesailaren sarrerako bideoaren adaptazio bat egin dute, fake moduko bat, Patxi Lopezen Gobernuko kideak aurkeztuz, beste bideo pasarte batzuk tartekatuta.

Jaun ta Jabe telesaila 1997an eman zuten ETB1en. Jose Ramon Soroiz aktoreak egiten zuen telesailean Lehendakariaren pertsonaia, Joxean Arizkorreta fikziozko izenarekin. Wikipediak dakar azalduta zein zen telesailaren muina:

Joxean Aizkorreta sukaldaria zen, Lehendakari aukeratua izan aurretik. Bere eginkizun berriak familiarekin eta lankideekin sortzen dizkion arazoak islatzen zituen umorezko telesailak.

Telesaila deskargatzeko aukera dago sarean eta hor deskargatutako bideoetan agertzen da goiko fake hori egiteko erabilitako sarrera orijinala, honako hau hain zuzen ere:


Irudia: Promoziozkoa, "Jaun ta Jabe", ETB.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu