Teknologia albisteak

Barbie Borroka, Facebook eta Twitterren bizitza propioa hartu duen pertsonaia

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-11-17 : 08:11

Hil dezagun Barbie izeneko artikulu bat egiteko sortu zen Barbie Borrokaren irudia, Rubalcaba ministroaren adierazpen batzuei erantzun umoretsu bat emateko. Barbie Borroka horrek bizitza propioa hartu zuen Facebooken eta 800 jarraitzaile baino gehiago ditu eta orain Twitterrera ere iritsi da.

Hauek ziren aipatutako Rubalcabaren adierazpenak:

Gazte batzuek uste badute indarkeria izan daitekeela bide bat helburu politikoak lortzeko, zerbait ari da huts egiten euskal hezkuntza sisteman.

Adierazpen horien aurrean erreakzioen artean egon zen Barbie Borrokaren sorkuntza.

Ez da sarean sortutako pertsonaia fiktizio euskaldun bakarra. Iazko abenduan Zaldieroaren pertsonaiak agertu ziren Twitterren eta hor ari dira oraindik ere tarteka:

Bizitza propioa hartu dute anonimoki sarean, baina benetako pertsonekin jarduten dute; eta alderantziz ere bai. Patxi Lopez lehendakariak adibidez erantzun zion Gizon Jakintsuari.

Barbie Borrokaren mikrobloga Facebooken

Barbie Borrokak ez ditu (oraingoz) Lehendakariaren mezuak jaso, baina tarteka bere zale batzuek uzten dizkiote mezuak Facebooken. Pertsonaiak ere egiten ditu aportazioak mikroblog estilora:

Dieta debekatu dute!!! di+eta=apologia del terrorismo.

Aitortza honekin Barbie Borrokak aditzera eman zuen Jozulinek hona ekarritako 50 urteko Barbie hori bezala bukatzeko arriskua duela, ezin baitu dietarik egin. Hala ere, maitasunik ez zaio falta, izan ere Ken izan ohi da Barbie panpinen mutil-laguna , eta horren haritik egin izan dituzte iruzkinak pertsonaiak eta bere lagunek. Horietatik komentario politenetakoa: izan daiteke hau:

nire Ken faboritoa Ken Zazpi da, zazpiak bat!

Ez da Facebooken dagoen Barbie euskaldun bakarra. Beste bi ere badaude, nahiz eta jarraitzaile gutxiagorekin:

Tarteka musika ere jartzeko ohitura dauka, Youtube eta antzeko zerbitzuetako estekak jarriz. Hau adibidez:

Erantzun

Sartu