Teknologia albisteak

Transition mugimenduari buruzko hitzaldia Donostian

Erabiltzailearen aurpegia
Ekoliderrak
2010-11-12 : 08:11

Mintegia: Transition mugimendua: munduan eta hemen. Ekoliderrak sareak larunbat honetan hilak 13, Kutxako Donostiako Arrasate kaleko aretoan, Transition mugimenduaren inguruko mintegia antolatu du.

Transition mugimendua, komunitatearen eragiteko gaitasuna azpimarratzen duen mugimendua izanik, gure bizilekuak jasangarritasuneratz bideratzeko eredu amankomuna izan daiteke guretzat, mundu mailan beste hainbatentzat izan den moduan.

Mugimendu hau Rob Hopkinsek 2006an Erresuma Batuan hasi zuen. Klima aldaketak, petrolioaren gailurrak eta lehengaien murrizketek suposatzen duten erronkei aurre egin nahi die, herria edo komunitatea oinarri hartuta gizartean berrantolaketa bat proposatuz. Gaur egungo menpekotasun energetiko altuan, kontsumoan, planetaren suntsiketan eta herrien arteko desberdintasunean oinarrituriko sistematik, beste sistema jasangarri baterako bideari ekitean datza. Horretarako, besteak beste, energia kontsumoa murriztu eta zerbitzuak eta energia ekoizpena maila lokalera gerturatzeko gizarte aldaketak bultzatzen ditu.

EGUNA: Azaroaren 13an, larunbata

TOKIA: Kutxako Arrasate Kaleko aretoan. Donostia

ORDUA: 9:00-14:30

Hizlarien artean:

  • Mikel Irizar, Ekoliderrak Sarea
  • Joseba Azkarraga (Transition Towns paradigmaren oinarri teorikoak)
  • Larraitz Altuna (Transition Towns paradigmaren oinarri praktikoak)
  • Nagore Iraola eta Iraitz Agirre (BAGARA prozesua).

Sarrera librea da eta parte hartzeko nahikoa da info@ekoliderrak.net -en interesa agertzea.

Informazio gehiago nahi izanez gero kontsultatu ekoliderrak.net edo atxikitutako artxiboan.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago