Ruth Flowers 69 urteko emakume britaniarra da, Mamy Rock izenarekin DJ ezagun egin dena azken boladan. DJ amona deitzen diote bere zaleek.
DJ lanetan 2006an hasi zen eta, Bristolekoa bada ere, batez ere Frantzian egin da ezagun. Wikipedian bilatuta ere, frantsesez dago berari buruzko informazio gehiena.
Deigarria egiten da notizia, DJak mutil gazteak izaten baitira gehienetan. Armin Van Buuren DJ Magazine aldizkariaren arabera azken lau urteotan Munduko DJ onena, adibidez, 34 urteko mutila da.
Ruth Flowers-ek gogora ekartzen du Señoras fenomenoa izan ere DJ Amona izenarekin eman da ezagutzera. Eitb.com-eko bideoan ere izen hori jarri diote Ruth Flowersi.
Twitterren dabil @ruthflowers erabiltzaile izenarekin eta 17.000 jarraitzaile baino gehiago ditu Facebooken elektrorock generoko DJ honek.
Hala ere, DJ nagusiagoak egon badaudela dirudi. Krugozory DJ bikoteko bi kideen artean 140 urte zenbatzen zituzten 2007an; hortaz, bietako bat behintzat Ruth Flowers baino nagusiagoa zen iada 2007an, baina ez dakigu beste hauek lanean jarraitzen duten ala ez.
Erantzun
Sartu