Teknologia albisteak

Santification Party Bartzelonan, fake bat Aita Santuaren bisita dela eta

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-11-07 : 08:11

Galizian izan zen atzo Aita Santua eta Bartzelonara bisita dauka programatuta gaurko. Ekimen ugari egin dituzte bisita honen harira, eta besteak beste, honako bideo hau aurkitu dugu Youtuben (katalanez):

Bideoan iragartzen den jaialdia ageriko fake bat da.

Azaroaren 7an Santification Party Sagrada Familian, Kataluniako lehenengo diskoteka oraindik eraikitze prozesuan dagoena.

Kontinenteko artista famatuena aipatu eta Lady Papa iragartzen dute, adibidez. Hain zuzen ere hilabete barru, abenduko lehen asteburuan abestuko du Lady Gagak Bartzelonan.

Duela egun batzuk Sustatun kontatu genuen Aita Santuaren aurrean musuak emateko ekimena, eta atzo Santiagon ere antzeko ekimena egin zuten. El Pais egunkariak islatu du argazki honetan:


Argazkiak.org | Gay musua Aita Santuaren aurrean © cc-by-sa: josu

Sarreran jarri dugun bideo horrez gain, marrazki bizidunetan egindako beste hau ere zabaldu dute Youtuben:

Twitterren #jonotespero hashtaga erabiltzen ari dira katalanez ekitaldiari buruz jarduteko.

Erantzun

Sartu