Teknologia albisteak
3

Patxi Hipolito, argitaratzaile librea

Erabiltzailearen aurpegia
potxo edizioak
2010-11-05 : 08:11

Patxi Hipolito Potxo Edizioak argitaletxeko sortzailea hil da.

Hari zor dizkiogu, besteak beste, Lope Agirrekoren Carta a Felipe II (1997- 2002), Luis Duranen Barco Pirata (1997) eta Algebra (2007) komikiak, Pernan Goñiren Aingeru Baltza komikia (1998), Jon Aiastui autorearen Nongo Nor olerkiak (1999), Angel Mosquitoren Villa Tesei komikia (2000) eta Zura bandaren Ilargi handi, zauri zarae disko-liburua, Meta diskoetxearekin batera (2005). Lan honetan, 1936ko Gerran desagertutako Federico García Lorca, Lauaxeta eta Nikolas Lekuona omendu nahi izan ziren, beren poemak eta irudiak bilduz. Azken argitalpena Henry David Thoreauren Desobedientzia zibila izan da. Esku artean zuen beste egitasmo bat, aurtengo neguan kaleratzekoa: Urbieta kaleko borroka komikia, J. J. Pi sortzailearena.

Berriako kazetari Jon Eskisabelek gaur berriketan.info gizarte sarean idatzi duenez, "bizpahiru alditan baino ez nuen hitz egin berarekin, baina nabari zen kulturgintzak bizi zuela".

Erantzunak

Jotxo
2010-11-05 : 12:00

Oker bat zuzentzera nator, ze ez da egitasmo bat "Urbieta kaleko borroka" komikia. Argitaratu eta aurkeztu ere egin zuten, Eskoriatzako udaletxean gainera. Udara hasieran izan zela uste dut. "Goienkaria"k eman zuen ekitaldiaren berri eta Patxi han zen aurkezpenean.

potxo
2010-11-05 : 14:11

Eskerrik asko, Jotxo, zuzenketarengatik.

Ondarroako Luterl (komikizale) Taldea
2010-11-08 : 20:04

Doluminak senidei eta lagunei, Oinatira etorri berria zen garaian ezagutzeko aukera izan genuen eta faltan botako dugu. Luterl Taldea Ondarrutik

Erantzun

Sartu