Kontzentrazioak EITBren egoitzetan eta pankartak Bilboko erredakzioan
ETBko bi kazetariri irekitako espedientea dela eta testu bat izan zen kazetari hauekiko EITBko lankideen lehen elkartasun adierazpena, eta atzokoan konzentrazioak egin zituzten Miramoneko eta Bilboko egoitzetan. EITBko erredakzio barruan ere jarri zituzten pankartak.
Argazkiak.org | Kontzentrazioa EITBren egoitza nagusian © cc-by-sa: ZuZeu | sustatu
Kontzentrazioak atzo egin zituzten. Eguerdian Miramonen eta arratsaldean Bilbon. Horrez gain, bi pankarta jarri zituzten Bilboko ETBko egoitzan handian, erredakzioan:
- "Adierazpen askatasuna"
- "Zentsurarik ez"
Sustatuzale batek mugikorra erabilita pankartak grabatu eta bideoa bidali digu:
Pankartek gutxi iraun zuten bideoan ikusten diren tokian. Segurtasun langileek 10 minuturen bueltan kendu zituzten pankartok, kontatu digutenez.
Protesta testua Lehendakariari
Langileen protestaren ordu berean iritsi zen atzo Patxi Lopez lehendakaria Bilboko EITBren egoitzara telebista autonomikoen topaketa batera. Atean zain zituen EITBko hainbat kargu altu:
- Alberto Surio EITBren zuzendaria
- Javier Torrontegi, irratien koordinatzailea
- Patxi Arratibel, Kanpo Harreman eta Estrategia zuzendaria
Miguel Angel Idigoras ETBren zuzendariak, berriz, barruan itxaron zuen, Deiak kontatu duenez.
Lehendakaria iritsi zenean, langileak adierazpen askatasuna aldarrikatzen ari ziren EITBren egoitzako atean. Enpresa batzordeko kide batek "Zigorrei ez" izenburudun idatzi bat eman zion eskura Lopezi, gaur Deiak dakarrenez.
Langileak ez gaude prest zigor espedienteak onartzeko, ezta ohartarazpenak; mehatxatutako langileek ez dute hutsegiterik egin eta euren eginkizun profesionala bete dute.
Erantzunak kargatzen...