Teknologia albisteak

1512-2012 Nafarroa Bizirik sarearen 1. Bilkura Iruñean, azaroaren 6an

Erabiltzailearen aurpegia
1512-2012 Nafarroa Bizirik
2010-11-05 : 12:11

Datorren azaroaren 6an Iruñean ospatuko dugun "1512-2012 Nafarroa Bizirik" ekimenaren Sarean 1. Bilkuran parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizuegu, 2012. urtera begira dagoen bidean urrats berriak emateko asmoz.

Martxan jarri ginetik, pertsona, sindikatu, eragile, udaletxe eta alderdi asko zarete, gurekin bat egin duzuenak. Horregatik, eta etorkizunean ditugun erronkak argitzeko, denok elkartzeko beharra sentitu dugu.

Zuen partehartzea jakinaraztea eskatzen dizuegu, bai batzarran, baita bazkarian ere (info@1512-2012.com).

Egitaraua:

  • 10:15etatik 12:30etara “1512-2012 Nafarroa Bizirik” Ekimenaren SAREAREN 1. BILKURA. Iruñeazar Euskaltegian (Errekoleta Plaza).
  • 12:00etan IRUÑEAN KANTUZ berezia (Mercaderes karrika): konkista 500 urte
  • 14:30etan BAZKARIA Arrano Elkartean (El Redingo aldapa). 18 euro. Eta bazkal osteko kantaldia Urko Milagrorekin informazio gehiago


Argazkiak.org | 1512-2012 Nafarroa Bizirik © cc-by-sa: sustatu

Beraz, jaso ezazue gure gonbidapena, eta bide batez, agur bero bat. Laister arte !

Erantzun

Sartu