Teknologia albisteak
2

Gaurko Hitzaren 2. urteurrena: 30 hitz, 30 bideo, 30 definizio pertsonal eta goxo

Erabiltzailearen aurpegia
Maite Goñi
2010-11-04 : 09:11

Ziurrenik ados egongo zarete nirekin esaten badizuet egunero-egunero edozer egiten denean, urteak joan eta urteak etorri, edozer hori mantentzea ez dela batere erraza izaten. Horregatik, aste honetan, Gaurko Hitza ekimenaren 2. urteurrena dela dela eta, urteurren hori behar bezala ospatzea ondo legokeela bururatu zait. Ospakizun honetan ez dira pintxoak eta edariak egongo; hitzak, ordea, bai.

Gauzak horrela, ekimena aurrera eramateko zuen kolaborazioa eta sormena behar-beharrezkoak ditut, eta horiek garatu eta gauzatzeko proposamen batekin natorkizue. Badakit denok oso lanpetuta gabiltzala (Twitterreko mezuak jarraitzea nahikoa da horretaz jabetzeko); halere, tartetxo bat izanez gero, ondorengoa egitea proposatzen dizuet:

  • Grabatu bideo bat esanez: "Gaurko hitza da ........ " (eten puntuetan bakoitzak hautatzen duen hitza doa).
  • Youtubera igo eta niri esteka (URLa) helarazi.

Horixe da guztia eta horrekin nahikoa da. Dena den, aukeratutako hitza azalpen batez osatu nahi baduzue (hitz hori hautatzearen arrazoia eman), sinonimoren bat edo beste gehitu, testuinguruan kokatu (hitz hori esaldi batean ipini) edo beste edozer (zuei bururatzen zaizuen oro) ongi etorria izango da, ez dago esan beharrik!

Kanal bat sortu dut youtuben, Gaurko Hitza, eta zuek bidalitako bideo guztien estekak nire playlistera gehituko ditut. Hortxe azalduko gara denok. Goian itsatsitako bideoan ikus dezakezuenez, dagoeneko Gaurko Hitzaren lagun batzuk animatu zaizkigu. Bideo-jogailuaren ezker-eskuineko geziekin, aurrera eta atzera egin dezakezue.

Eta zuek? Animatzen zarete?

Erantzunak

Sustatu
2010-11-04 : 10:22

Tira, bideo/hitz marka ez da iritsi oraindik 30era. Une honetan, 29 dira. Baina baietz 30 baino gehiago laster!


Koro
2010-11-05 : 01:16

Nik ez dauket bideorik..., baina zorionak eman nahi dizkiot ume kozkorrari... Hitz bat edo beste bota det gaur, e? je, je...

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago