Berria eta Hitzaren arteko ibilbide bateratu berriaren lehen aurkezpena egin zuten atzo Gasteizen, Artium museoan. Ostiralean, eskualdeko Hitza astekari berriekin eta beste berrikuntza batzuekin ekingo diote bidea, paperean eta Interneten, EKT taldearen medioek. Gasteizko aurkezpenean, EKTko kontseilari ordezkari Joanmari Larrartek hartu zuen hitza. Hitzaldi gordina aurkeztu zuen Larrartek. Krisia latza da, eta krisi ekonomiko horretan oinarritzen da eraldaketa, neurri handi batean. Beste alde batetik, Interneteko indarrak ere, garai berrietara egokitu beharrean jarri dituela, eta urte eta erdiko hausnarketaren ondoren, iritsi dira aldaketa hauek.
EKT taldean inoiz baino proiektu gehiago, baina inoiz baino mugatuago aurkitzen direla aitortu zuen Larrartek. Sekula baino irakurle gehiago ditu taldeak bere produktuetan, batez ere Interneten (500.000 bisita baino gehiago Berria.info-n irailean), baina era berean, bi urtean, fakturazioa %30 jaitsi da. Era berean, administrazioaren konpromiso eza ere salatu zuen Larrartek: hitzak bai, baina euskarazko hedabideen estrategikotasunaren aldeko ezer gutxi; eta aldiz, murrizketak gertatzen badira, euskararentzako dirulaguntzetan eragin berehalakoa izaten dute mozketa horiek.
Baina egoera zail honi, aurre egin behar diote Berriak eta Hitzak. Paperezko produktuan, estutzeak eginez, baina berrikuntzekin; eta Interneten, aurrerapausuekin. Produktu berriak ere etorriko dira laster, bi aste barru aurkeztuko duten umeentzako bat kasu (paperean zein sarean).
Estutzeak hauek dira:
Baina estutzearekin batera, kalitatean eta produktuaren erakargarritasunean ahalegin berritua ere egingo dute. Eta aurrerapauso interesgarriak ere bai, eskualdeko 5 Hitza berriak, Arabako Hitza, eta besteak, Bizkaiko, Gipuzkoako, Nafarroakoa eta Ipar Euskal Herrikoa. Materialki, ez zizkiguten erakutsi, baina azalak kolorezkoak izango dituztela ikusi genuen aurkezpenean emandako bideo batean. Ostiralean ikusiko ditugu astekari hauek estreinakoz.
Horrez gain, berrikuntzak datoz Interneten. Irakurle eta kazetariak elkartuko ditu berriketan.info sare sozialak, eta euskarazko informazioa bertan bilduz, erreferentzia izango dela espero dute. Hau ere ostiralean zabalduko da, azaroaren 5ean. Berria.info-n ere berritasunak datoz, agenda osoago bat, adibidez, non jendeak bere proposamenak gehitu ahal izango dituen; eta informazio lokalari arreta zehatzagoa.
Interneteko produktu hauek zer duten argi esan zuen Joanmari Larrartek: gero eta erabiltzaile gehiago bai, baina sarreren aldetik, errentagarritasunik ez dute, apenas iristen diren beren gastu propioa betetzera. Paperezko produktuen salmentan dago egonkortasun ekonomikoa, eta beraz harpidetzak lortzeko kanpainak bultzatzera doaz hurrengo asteetan.
Urrats hauek guztiak, beraz, azaroaren 5ean ikusiko ditugu. Bitartean, beste aurkezpen batzuk ere izango dira. Hauek dira hitzorduak:
Erantzun
Sartu