12-16 urte bitarteko gazteentzako da, eta paper formatuan zein elektronikoan dago eskuragarri. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura eta Euskara Sailaren laguntzarekin izan da argitarata liburu hau.
Maria Jesus Aranburu Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara diputatuak, Itziar Nogeras Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusiak eta Lurdes Ansa Elhuyar Fundazioko Edizioak saileko arduradunak aurkeztu dute Michael Reismanen Simon Bloom, grabitatearen zaindiaria liburua, euskaratua. Mireia Orbegozok euskaratu du, eta Alfontso Mujikak zuzendu. Elhuyar Fundazioak argitaratu du liburua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, eta 12-16 urte bitarteko gaztetxoentzako da. Paperean eta euskarri elektronikoan dago salgai.
Elhuyarren ZzL bildumako lehenengo liburua da Simon Bloom. Zientzia-dibulgazioko ukituak dituzten narrazio-lanak argitaratuko dira bilduma horretan. Gazteak zientziara hurbiltzea eta zientzia-dibulgazioa ditu xede ZZLk.
Simon Bloom, 11 urteko gaztetxoa, da liburu honetako protagonista. Haren etxe inguruko basoan, fisikako legeak kontrolatzen dituen liburu bat agertu da. Hura eskuratuta, botere handien jabe egin da Simon. Formula zientifikoak eta aztikeriak dira liburuaren ardatz, eta horiek nola erabili asmatu nahian dabil protagonista, bere lagun Owen eta Alysharekin batera. Elkarrekin, basoan bizi den eta gorputzean formula zientifikoak tatuatuta dauzkan emakume baten kontra egiten dute, mundua menderatu nahi baitu.
Dagoeneko salgai dago liburua, liburu-denda nagusietan eta Elhuyarreko Interneteko dendan.
Erantzun
Sartu