Sustatu logoa Teknologia albisteak

Hizkuntza lidergoa aztergai azaroaren 17ko jardunaldi irekian

Soziolinguistika Klusterra
2010-11-03 13:11

Hizkuntza lidergoa aztergai izan duen Eralan2 ikerketa proiektuari bukaera emateko azaroaren 17rako jardunaldi irekia antolatu dugu Soziolinguistika Klusterrak eta Mondragon Unibertsitateak. Zure erakunde edo enpresako euskara planari beste bultzada bat eman nahi badiozu zatoz jardunaldira eta ezagutu nola landu dugun hizkuntza lidergoa 7 erakunde eta enpresatako liderren eta euskara teknikarien ahotik.

 

Hizkuntza lidergoari buruzko jardunaldia azaroaren 17an goizez egingo dugu Mondragon Unibertsitatearen Huhezi fakultatean (Eskoriatza, Gipuzkoa) eta egitarau erakargarria diseinatzen saiatu gara.

Ikerketa proiektuko zuzendari Nekane Goikoetxeak hizkuntza lidergoari buruzko hitzaldia emango du eta horren ostean ikerketa interbentzioak egin dituzten 7 erakunde eta enpresetako euskara teknikariek Pecha Kucha formatuko aurkezpen arinen bidez emango digute euren interbentzioetako bizipenen berri. Jardunaldia bukatzeko mahai-inguruan eseriko dira erakunde eta enpresa horietako liderrak eurak eta hizkuntza lidergoaren inguruan duten iritzia emango digute.

Jardunaldian parte hartzeko ez duzu ezer ordaindu behar baina aurrez izena eman behar duzu, azaroaren 11 baino lehen d.elortza@soziolinguistika.org helbidera mezua bidaliz edo Facebookeko gure orriko hitzorduari baiezkoa emanez.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu