Sustatu logoa Teknologia albisteak

Deskontu.com, eskaintza erakargarriak Gipuzkoan, sarean

Deskontu.com
2010-11-02 14:11

Gauerdiko 12etan jarri dugu martxan gure proiektu berria: Deskontu , eguneroko eskaintzen webgune berria. Egunero, Gipuzkoako enpresa, zerbitzu edo produktu baten deskontu edo eskaintza bat aterako da. Erabiltzaileak 24 ordu izango ditu eskaintza hori erosteko. Behin erosi ondoren, deskontu hori erabili ahal izateko epea enpresa bakoitzak jarriko du. Astebete, hilabete, hiru hilabete, sei, eskaintza bakoitzaren arabera izango da.

Erabiltzaileari eskaintzen dena interesatzen bazaio erosi eta kode bat iritsiko zaio posta elektronikora. Behin eskaintzaren 24 orduak pasata joan daiteke, kodearekin, zerbitzu edo produktua eskuratzera. Beti ere enpresak jarritako baldintzak betetzen badira.

Eskaintza baliagarri izateko erosle kopuru minimo bat behar da, eta kasu bakoitzean minimo hori aldatu daiteke.

Proiektu berri honen atzean ilusio eta ordu askoko lana besterik ez dago. Badakigu hau ez dela nahikoa arrakasta lortzeko baina honaino iritsi izanak harro sentiarazten gaitu. Hemendik aurrerakoa... saria.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu