Sustatu logoa Teknologia albisteak

ETA desagertuta ere, Batasunarentzako lekurik ez Basagoitiren ustez

Sustatu
2010-10-29 10:10

Punto Radion eskegitu duten grabazioan ez dira ageri bigarren adierazpen horiek, baina egunkari batzuek jaso dute, gaztelaniaz Deiak adibidez. Asteazkenean ere ABC egunkariak zekarrenez, Basagoitiren ustez ETA desagertu arren, Batasunak beste lau urteko igurikaldia beharko luke instituzio publikoetara itzuli gabe.

Horrekin batera, PP alderdiak "ETAren kontra egiten den guztian" jokatzen duen papera defendatu du Basagoitik. Honako adierazpen hau PPren webgunean gaztelaniaz dauden Basagoitiren hitzak dira, euskaratuta:

PPren laguntza ezinbestekoa da ETAren aurka egiten den edozer gauzatan, irabazleak eta galtzaileak egon daitezen. Demokraziak irabaz dezan, totalitarioek gal dezaten, eta hau da ahaztu behar duguna. Terroristekin amaieraraino iritsi behar da; eta eurekin eta euren proiektu totalitarioarekin bukatu.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu