Sustatu logoa Teknologia albisteak

Pintxos & Blogs azaroan, euskaraz, hedabideen inguruan

Pintxos & Blogs
2010-10-29 09:10

Gure gonbidatuak esperientzia handia dute hedabideen kudeaketan eta hiru ikuspuntu oso baliagarri izango ditugu. Gonbidatuak honakoak izango dira.

  • Luistxo Fernández Codesyntax-eko zuzendari orokorra eta Sustatu.com, euskarazko albisteen webguneko arduraduna.
  • Iñigo Kortabitarte Digital Vasca-ko zuzendari orokorra, DiarioVasco.com editatzen duen enpresa.
  • Arantza Kaltzada Euskadi Irratiko programazio burua.

Astoria7 Hoteleko 40 lagunentzako lekua izango dugu. Izena emateko, Facebook bidez egin behar da.

Prezioa: pintxo eta edarien kontua 15/20 euro inguruan ibiliko da.

Erretzen ez duen jendea errespetatzeko eta pintxoak ondo dastatzeko ezin izango da erre Astoria7 Hoteleko salan. Prestatzen dituzten pintxoak probatzeko irrikitan gaude!

Dena ondo ateratzeko eta pintxoak prest edukitzeko etorriko zaraten konfirmazioa behar dugu, beraz jakin bezain pronto badakizue zer egin behar duzuen.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu