Sustatu logoa Teknologia albisteak

Hitza eta Berriaren paperezko eta sareko proiektu berriak datorren astean aurkeztuko dituzte

Sustatu
2010-10-28 16:10

EKT enpresatik jaso dugu oharra: "Berria eta Hitza egunkariek, proiektu berria abiaraziko dute, sarean eta paperean." Zera ere gehitu dute jasotako mezuan: "Zabaldu gonbidapena zure inguruan."

BERRIA Taldeak produktu berritu eta osatuagoa eskainiko du azaroaren 5etik aurrera. Informazio nazionala eta lokala, papera eta sarea.... egoera berrietara egokitutako eskaintza.

Proiektuak aurkezpen desberdinak izango ditu herrialdeka. Guk jakin dugu Arabakoaren eta Gipuzkoakoaren berri:

  • Arabakoa: Azaroak 2, asteartea, 19.30etan Artium museoan.
  • Gipuzkoakoa: Azaroak 4, osteguna, 19.30etan. Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean.
  • Bizkaikoa, Bilbon, azaroak 3, asteazkena, 19.30etan Kalderapekon.
  • Nafarroakoa, Iruñean, azaroak 3, 19.30etan Zaldiko Maldiko elkartean.
  • Baionakoa, azaroak 5, 11:30etan, Elkar megadendan.

Hala dio gonbidapenak:

Bizi dugun egoera zailari, elkarlanaren bidez erantzungo diogu eta aurrerantzean informazio osatuagoa emango dugu.

Proiektu berria aurkezteko egingo den ekitaldira gonbidatu nahi zaitugu. Bertan aurkeztuko ditugu sareko proiektu berria eta Arabako HITZA astekaria.

Gipuzkoako testuak ere, Gipuzkoako HITZA astekaria aipatzen du. Pentsatzen dugu beste herrialde batzuetan ere egongo direla aurkezpenak. Argitzerik bai?

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu