Teknologia albisteak
5

Espedientea ireki diete ETBko bi kazetariri, zuzendaritzaren esku-hartzeak salatzeagaitik

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-10-28 : 09:10

Deia egunkariak atzo argitaratu zuenez ETBko erredakzioko kazetariek zuzendaritzak euren lanean duen esku-hartzea salatu dute. Horren ondorioz, Zuzeun irakurri dugunez espedientea ireki diete ETBko bi kazteariri:

  • Bati politikako arloburuak agindutako testua irakurtzeari uko egiteagatik
  • Besteari gertatutakoaren berri zabaltzeagatik.

Estatuaren 31. urteurrenaren ospakizuna gogoratzeko albiste bat eman behar zuen ETBk, eta Asun Osinaldek Zuzeun kontatzen duenez Maite Zurikarai kazetariak zuen bideoa egiteko ardura.

Kazetariak prestatutako testua alboratu eta testu berria proposatu zion Juan Carlos Viloria ETBko albistegietako politika arloko arduradun berriak. Kargu hori du irailaren 28az geroztik.

Testuaren zati bat filtratu du Zuzeuk, eta euskaratuta ekarri dugu hona:

Gobernu sozialista batekin eman zitzaion urrats handiena Estatutuaren garapenari. Izan ere 1980. hamarkadan hasi ziren lanean, besteak beste, Industria, Osasun eta Hezkuntza arloko eskuduntzen zati handiena. Ertzaintza eta EITBren sorrera ere garai horretakoak dira.

PSEk eta PPk Lege Organiko honen defentsa zurruna egiten dute euskal herritarren elkargune bezala. Ezker abertzaleak, berriz, sekula ez du Estatutu hau onartu. EAk gaindituta ikusten du; eta EAJ kontraesaneko posizioekin eta polo soberanistak ustekabean harrapatuta, uste du aro berri bati hasiera emateko garaia dela.

%60ko partehartzearekin eta alde %80a izan ondoren, euskal gizartearen babes zabala izan du eta honek balio izan du erraminta batzuk lortzeko, zeintzuek Euskadi jarri duten Espainiako multzoarekiko eta Europar Batasunarekiko abantailazko posizio batean.

Albistea ez zen sartu eguerdiko albistegian; arratsaldekoan sartu zen, baina ez Maite Zurikaraik egin zuelako: plantillakoa ez den kazetari bati agindu zioten bideoa egiteko, eta honek bete egin zuen agindutakoa.

Filtzaziorik gertatu baino lehenago, Jasone Agirre Erredakzio Kontseilutik bertatik zabaltzen saiatu zen, eta horregatik irekiko diote bigarren honi espedientea.


Iturria: Creative Commons Aitortu Partekatu © cc-by-sa: Asun Osinalde, Zuzeu

Erantzunak

josu
2010-10-28 : 10:17

Animo Jasone eta Maite!

Edorta
2010-10-28 : 11:03

Zorionak langile zintzoei!

Egurra pentsamendu bakarrari! Egurra gezurraren monopolioari! Egurra egunero erasotzen diguten terroristei! Egurra besteren lanpostua harrapatzea helburu duen erdipurdikoari! Egurra errealitatea oso bestelakoa dela diru truk adierazi nahi diguten faltsifikadoreei!

Historia ez da amaitu. Bidean ikusiko gara.

Edorta Arana
2010-10-28 : 13:50

Zerbitzu publiko bateko profesionalengan presioak eta ezarpenak onartezinak iruditzen zaizkit.

Sustatu
2010-10-28 : 14:46

Deiak ere eman du honen berri gaur (gaztelaniaz).


Edorta Aranak ere atera du post bat bere blogean, testurik gabea. "EITBko zuzendaritzak bi kazetari espedientatu ditu" izenburua soilik, eta irudi bat: No-Do albistegiarena.



Leire
2010-10-29 : 13:29

eta pena da irakurrita ere ez zaigula harraro ere egiten...

EITB azkenaldian (eta ez hain azkenaldian ere, noski) putetxe bat da... hor daude kazetari guztiak erreginak zer aginduko zain.



eta pena da gainera espedienteak zabalduko dizkietela jakin dugula oraingoan, baina zenbat eta zenbat kasu egongo dira kazetariek agintzen dietena tragatu eta beste barik teleberrian erreginak agindu duena entzungo dugula??



NOIZKO OPOSAKETAK EITBn??? BAINA BENETAKOAK... EZ BARRUKOAK "BERENTXUFATZEKO" BAKARRIK...

KAZETARI GUZTIEK DUGU ESKUBIDEA KATE PUBLIKOAN LAN EGITEKO!!!

Erantzun

Sartu