Teknologia albisteak

Xabi Alonso, tuiterlari euskaldun jarraituena eta Urrezko Baloia jasotzeko hautagai

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-10-26 : 15:10

Urtarrilaren 10ean jakinaraziko dute Zurichen nork jasoko duen aurtengo Urrezko Baloia. Gaur iragarri dituzte 23 hautagaiak eta tartean dago Xabi Alonso futbolari tolosarra. Seguraski Xabi Alonso izango da hain zuzen ere jarraitzaile gehien dituen tuiterlari euskalduna, 100.000 jarraitzaile baino gehiagorekin.

Abuztuaren 27an hasi zen tuiteatzen Xabi Alonso, eta bi hilabetean 22 tuit eginda 100.000 jarraitzailetik gora ditu. Bere 22 mezu horietatik, 2 egin ditu euskaraz:

  1. @TxominDD-ri erantzuten
  2. Eskoziari zortea opatzen. Ez zen erantzuna izan, baina hau ere @TxominDD-k eskatu ondoren tuiteatu zuen.

Atzo Hampden park-en ambiente izugarria!! "Eskoziako lorea" himnoa hunkigarria benetan. Asko gozatu nuen. Zorte on Eskozia.

Tuit horrek 30 RT edo retuit baino gehiago izan ditu. Konparazio bat egiteko, umapen estreinurako tuitak 19 retuit izan ditu.

Argi dago Xabi Alonsoren jarraitzaile gehienak ez direla euskaldunak, eta Xabi Alonsok badaki hori. Gaztelaniaz eta ingelesez tuiteatu du gehien, baina euskaraz egin dituen tuit horiek izan dira, seguraski, euskaraz egindako Twitter mezu irakurrienetakoak. Bere tuitek Sustaturenak baino 130 aldiz inpakto gehiago lortzen dituzte.

Sustatun apirilean agertutako notizia: Realak Gipuzkoa euskararekin bat mezua elastikoan eramateagatik 1,2 milioi euro Gipuzkoako Foru Aldundiak. Xabi Alonsok tarteka euskaraz tuiteatzea doakoa da, baina kanpaina erraldoi batzuk baino errentagarriagoa izan daiteke euskararentzat. @TxominDD-k balorazio hau egin zuen (gaztelaniaz):

@iturri -k komentatu zidan behin eta arrazoi osoa zuen. Hainbeste jarraitzailerekin gehiago egiten du euskararen alde milioi askoko edozein kanpainak baino

Nazioartean jasoko lukeen banakako lehen saria izango litzateke. Lehenago Txapeldunen Liga irabazi zuen Liverpoolekin (2005), Eurokopa Espainiako selekzioarekin eta Munduko Txapelketa (2010).

Pozgarria izango da euskaldunontzat Urrezko Baloia jasotzeaz gain bere Umapeko perfila osatzen ikusten badugu.

Erantzun

Sartu