Hizkuntza gutxituak: liburua
2010-11-01 09:11
Iazko urrian antolatu zituen Eusko Legebiltzarrak Hizkuntza gutxituak Administrazioan izeneko jardunaldiak. Kalean da dagoeneko bertako hitzaldi, mahai inguru eta komunikazioak jasotzen dituen liburua.
Zortzi hitzaldik, hamaika komunikaziok eta mahai inguru batek osatzen dute liburua, Euskal Herriko, Estatu Espainiarreko eta Europako (Gales, Eskozia, Belgika...)adituen ekarpenekin. Komunikazioen atalean gure herrian abian diren makina bat ekimenen berri zehatza ere eskaintzen du liburuak.
Lan guztiak, aurkeztu ziren hizkuntza berean soilik argitaratu dira (euskara, gaztelera, ingelesa edo frantsesa), jardunaldietako beste hiru hizkuntzetan emaniko laburpen banarekin.
Liburuak 22 balio du. Hona hemen eskuratzeko bideak:
- Telefonoz: 945004197 (Itziar Zaldua) edo 945 004196 (Beatriz Izar de la Fuente)
- Faxez: 945 004204 (Legebiltzarreko Azterlanetako Zuzendaritza)
- E-mailez: zaldua@parlam.euskadi.net edo beatriz.izar@parlam.euskadi.net
Erantzunak kargatzen...