Sustatu logoa Teknologia albisteak

Zirika Irratiaren kanpaina deigarria

Zirika Irratia
2010-10-26 10:10

Idiazabalgo Zirika Irratiak, datorren astean hasiko du kurtso berria. 21 urteko historia duen irratiak, Idiazabal bezalako herri txiki batean, ezbairik gabe zeresana emango duen kanpaina abiatu du entzuleak lortzeko.

Orain dela 21 urte sortu zen Zirika Irratia Idiazabalen. Ordutik, herriko aktualitea eta albisteak landu dituzte astero-astero. Urte batzuetako etenaldiaren ostean, iaz, lantalde berria osatu eta irratia berriz martxan jarri zuten herriko gazteek.

Datorren larunbatean, urriak 30, kurtso berriari ekingo diote. Horretarako, argazkian ikus dezakezuen kanpaina deigarria jarri dute abian. Kaletik doazenen arreta lortuko du zalantzarik gabe. Morboak jendearen arreta lortzen baitu beti.


Argazkiak.org | Idiazabal, marketing kanpaina bat © cc-by-sa: sustatu

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu