Teknologia albisteak
1

Maixol Arregi, ETB1en azken mohikanoa

Erabiltzailearen aurpegia
Martin Kitto
2010-10-26 : 09:10

ETB1eko ikusle kopuruaren gainbehera ikusita, Maixol Arregirekin akordatzen naiz. Maixol Arregik ez du uste gero eta telebista digital gehiago edukitzeak ETB1en gainbeheran eraginik duenik. Maixol Arregik ez du uste ETB2k ETB1i zuzeneko konpetentzia egiten dionik eta ikusleak kentzen dizkionik.

Maixol Arregik uste du ETB1ek ez duela zertan aldatu ez edukirik, ez katearen eredua bera.

Maixol Arregik uste du eztabaida politikoak gardentasun osoz ematen direla ETB1en, guztien partaidetzarekin, alderdikeriarik gabe.

Maixol Arregik uste du ETB1eko buruek bereak eta bi egiten dituztela katea aurrera ateratzeko.

Maixol Arregik ez du uste EITBren buruan noentiendotarrak daudenik.

Maixol Arregik uste du supermerkatuan, unibetsitatean, institutuan, tabernan edo lantokian ETB1en ikusitakoa dela solasaldietako gai nagusia.

Maixol Arregik uste du ETB1 euskaldunen telebista maitea dela; batez ere, ikastolakumeena.

Maixol Arregik ez du uste ETB1en aurkako boikot inpliziturik dagoenik.

Maixol Arregiri "martzianokeria" iruditzen zaio Aingeru Epaltzaren hausnarketa hau: "Euskaldun anitzendako «deus interesgarririk eskaintzen duen katea» da gaur egun ETB1. Ez da (erabat) egia, baina bai erro sakonak dituen irudipena". (Ikusi jatorrizko artikulua)

Maixol Arregik ez dizkio bere buruari galdera hauek egiten: Nora goaz ETB1ekin? Nora daramate? Nora daramagu?

Kontua da martxa honetan Maixol Arregi izango dela ETB1eko azken mohikanoa; hau da, ETB1eko ikusle bakarra.

Tolosaldeko Euskararen Semafororako, Martin Kitto (martinkitto3@gmail).

BADAEZPADAKO OHARRA: Maixol Arregi alegiazko izena da.

Erantzunak

joseba
2010-10-27 : 00:26

bistakoa zen maixol arregi alegiazko izena zela.



izan liteke norbaitek horiek guztiak ESATEA; izan liteke ez, idoia zelaa edo ixabel mendia izan liteke bi adibide alegRiazko.



baina ez dut uste inork hori guztiori benetan USTE IZATEA posible denik.



informatiboekin (ohiko izena mantentzeagatik) egiten ari direnak ez du izenik.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu