Teknologia albisteak

Enpresei kopia pribatuaren kanona kobratzea legez kanpokoa da Europar Batasunean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-10-24 : 12:10

Enpresek eta profesionalek erositako erreproduzitzaile digitalei ezin zaie gainsaria ezarri, kopia pribaturako ez den helburu baterako erosten baldin badute. Gainsari edo kanon hori legez kanpokoa dela ebatzi du Europako Justizia Epaitegiak.

Gainsari hau ordaindu behar da CDak, pendriveak, sakeleko telefonoak eta abar erosten direnean Europako zenbait Estatutan (Frantzian eta Espainian, besteak beste) egile eskubideak babesteko.

Europar Batasunak baimentzen du gainsari horren ezarpena, baina ez kasu guztietan:

  • Kopia pribatuari ezartzen zaion gainsariak legezko izaten jarraitzen du Europar Batasunean
  • Legez kanpo uzten duena da bere aplikazio indiskriminatua: enpresa eta profesionalek erosten dituzten erreproduzitzaile digitalak ez dituzte kopia pribaturako erosten, eta hortaz, gainsari hori legez kanpokoa da Europako Justizia Epaitegiaren arabera.

Legeak baimentzen du kopia pribatua egitea: pertsona batek legalki obra bat lortzen duenean kopia egiteko eskubidea du. Baina eskubide horren ordainetan gainsaria ordaindu behar dute erreproduzitzaile digitalen fabrikatzaileek, inportatzaileek edo banatzaileek. Gainsari hori da kopia pribatuari aplikatzen zaion kanona.

Hona ekarri dugu Europar Justizia Epaitegiaren oharra (C-467/08 kasua)

cp100106es

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago