Sustatu logoa Teknologia albisteak

Ikastolen sorrerari buruzko dokumentala internet-en

Pello Etxaniz
2010-10-19 12:10

XX. mende hasieran Euskal Herrian berpizkunde kulturala gertatu zen. Euskara eta euskal kultura berreskuratzeko eta sendotzeko mugimenduak abiatu ziren. Horien artean lehen euskal eskolak Gipuzkoan eta Bizkaian, baita Nafarroan ere: Iruñean, Elizondon eta Lizarran. Berrehun lagunek udalari eskaturik 1932an andereño gazte batek 4 ikaslerekin ekin zion lanari, laster 40tik gora lortu zituen... baina gerra hasierak eta Bando militar harrigarri batek bertan behera utzi zuen amets hura, liburu, jantzi eta haltzariak sutara jaurtiz.

Dokumental hau 2010eko Iruñeko XI. Zinemaldian hautatu dute bi ataletan: Valor visual deritzan atalean, duen kalitate duinagatik, eta Educactif-en dituen balio pedagogikoengatik. Orain internet-en zuzen-zuzenean ikus daiteke.

Egileak Ricardo Galdeano eta Pello Etxaniz dira.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu