aiaraldea.com komunikazio leihoak aurten lehenengo aldiz antolatu duen Udako Argazki-postal digitalen lehiaketak harrera paregabea izan du. Udan sareratu genuen atarian 252 argazki jaso ditugu, eta modu horretan, paraje eta une zoragarriez gozatzeko aukera izan dugu guztiok; etxean edo atzerrian, mundu zabala eta geure mundu txikiak klik baten eskura, Aiaraldean. Esperientzia zinez polita izan dela zintzotasunez eta harrotasunez aldarrikatu nahi dugu lerro hauetatik eta nola ez, eskerrak eta zorionak eman parte hartu duzuen guztioi eta leiho txiki honetara gerturatu zaretenoi, urte askotarako izan dedila! Hala biz!
Lehiaketak baina, bazuen bere norgehiagoka partea ere. Eta zaila izan den arren jasotako argazkietatik soilik bi hautatzea, epaimahaikideek aukera egin behar izan dute: Horrela, Nelson Urbinaren itsaslamina ikusmiratzen argazkia- izan da lehen saria jaso duena (Argazki kamara reflex digitala), eta Ruben Ibañez-ena Kastillan beroa eta sinismena- bigarrena (bi pertsonentzako astebukaera landetxe batean). Zorionak eurei!
Baina horren oparoa izan da jaso ditugun argazkiek osatzen zuten paisaia, ezen eta guztiak bildu eta zabaltzeko gogoari ezin heldu izan diogun. Hona hemen beraz, Lehiaketa honetan parte hartu duten argazki eta testuen bilduma, altxor txiki bat guretzat. Zuentzat ere hala izango delakoan..on egin eta hurrengo udara arte!
Open publication - Free publishing - More uda
Erantzun
Sartu