Zure gaitzak Facebooken kontatuz gero, lagunei gustagarri izateko arriskua
Facebookeko profil edo orrialde batean edozein gauza partekatzen duzula, horren azpian Atsegin dut aukera agertzen da. Argazkiak, testuak, albisteen estekak... partekatutako edozein gauza izango da gustagarri Facebooken.
Albisteekin fenomeno bitxi (eta batzutan konfusoa) gertatzen da, batzutan. Adibidez, duela zenbait egun Sustatu publikatutako notizia bat, Euskarara automatikoki itzulitako spam sofistikatua, ikusi dugu lagun batek atsegin duela Facebooken, baina ez dakigu zer den zehazki atsegin duena:
- Sustaturen erredakzioa, albistea kontatzeko modua
- Spammerrak (ere) euskaraz hastea, gure hizkuntzaren aurrerapausu gisa edo
- Spamak gugana iristeko emandako pausua
Ez dakigu pertsona horrek zer uste duen albiste horri buruz. Baina atsegin du, hori bakarrik dakigu.
Beste kasu misteriotsu bat hemen: Maite Goñik Gaurko hitzan ipotx tuiteatu eta, tuit hori Facebooken sartzean, lagun batek atsegin du sakatu zuen. Baina zer atsegin du bere lagunak? Gaurko hitza ala ipotxa?

Argazkiak.org | "Atsegin dut" aukera Facebooken © cc-by-sa: josu
Maite Goñiren tuitekin jarraituz, Gipuzkoa 2.0 mintegian egindako aipu bat, Sustatura ere ekarri genuena
Partalek dio euskaldunok oso pesimistak garela, askotan ez ditugu gauzak egiten ez ditugulakoan lortuko... Arrazoia du!
Eta hara! Facebooken lagun batek atsegin du.

Argazkiak.org | "Atsegin dut" aukera Facebooken © cc-by-sa: josu
Zer da lagunak atsegin duena?
- Maite Gipuzkoa 2.0 ekitalditik zuzenean tuiteatzen aritzea
- Partalek hori esan izana
- Maitek Partali arrazoi ematea
- Euskaldunok oso pesimistak garela
Sustatuzaleok hemengo artikuluak atsegin dituzuela sakatzen duzuenean, ez zaigu beti argi geratzen zerk bultzatuta atsegin duzuen. Baina atsegin dugu! ;-)
Erantzunak kargatzen...