Peter Mullan zuzendariaren Neds, Urrezko Maskorra 2010eko Zinemaldian
2010-09-25 18:09
Peter Mullan zuzendariaren Neds filmak eroan du Donostiako 2010.eko Zinemaldiaren Urrezko Maskorra, sari nagusia. Horra Xabier Mendiguren Sustaturen kritikariak egin zion komentarioa. Zilarrezko Maskorra, zuzendari onenari, Raul Ruiz-ek eraman du Misterios de Lisboa filmagatik. Txalo batzuk izan dira sari banaketaren berri eman duenean epaimahaiak, txistuak baino gehixeago.
Beste sari ofizial batzuk:
- Epaimahaiaren aipamen berezia: Elisa K
- Gidoirik onena: Home for Christmas
- Aipamen berezia: Jamaa, Meskita.
- Argazkirik onena, Aita.
- Gizonezko aktore onenari zilarrezko maskorra: Connor McCarron, Neds.
- Emakumezko aktore onenari zilarrezko maskorra: Nora Navas, Pa Negre.
Gainerako sari batzuk:
- Fipresci saria, Genpin.
- Kutxaren zuzendari berrien saria, Carlos Cesar Arbelaez, Los colores de la montaña.
- Horizontes Larinos saria, Abel, eta aipamen berezia A tiro de piedra filmari
- Gehituren Sebastian saria, 80 Egunean.
Erantzunak kargatzen...