Sustatu logoa Teknologia albisteak

Badator Twitter berria

Gari Araolaza
2010-09-24 13:09

Twitter berritu dute eta azken egunotan erabiltzaile asko hasi da bertsio berria ikusten. Izan ere, pixkanaka ari dira bertsio berria zabaltzen. Horra hor nolako itxura duen nire kontuan jada badaukadan interfazeak. Zein nobedade datozen jakin nahi baduzu, segi irakurtzen.


Argazkiak.org | Twitter berria (2010) © cc-by-sa: garaolaza

Hainbat hobekuntza datoz, agian funtzionalitate aldetik ez gehiegi, baina informazioa antolatzeko modu berriak gauza asko erraztu ditu:

  • Diseinu garbiagoa testuetan, irakurterrazagoa egin zait niri.
  • Bi zutabeak aprobetxatzea. Timeline-a ezkerrean eta informazio gehigarria eskuma aldera
  • Aipamenak, Retweetak, bilaketak eta zerrendak, askoz eskurago orain.
  • Tweet baten haria jarraitzeko modu ona. Tweet-ean klik egin eta aurretik egon den elkarrizketa erakusten dizu eskuma aldean.
  • Erabiltzaile batean klik egin eta bere laburpena azaltzen da eskuma aldean.
  • Mezu zuzenak ikusteko tresnaren hobekuntza. Orain askoz erabilgarriagoa.
  • AJAX aldetik hobekuntza nabaritu dut, dena azkarrago, garbiago eta naturalago dabilela iruditu zait.

Esan bezala, oraindik ez baduzu bertsio berria, lasai, egun gutxitan azalduko zaizu eta.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu