Gi2.0 Elkarlanean prozesuan, mintegi irekia: Euskal edukiak eremu globalean
Datorren asteazkenean, irailak 29, asteazkena Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako GI2.0 Elkarlanean partehartze prozesuaren barruan jardunaldi ireki bat izango da (Euskal edukiak eremu globalean) Donostiako Miramongo parke teknologikoan.
Euskal edukiak eremu globalean
Mintegi horretako programa hau da.
- 915etan: Harrera
- 930etan: MARKEL OLANO, Gipuzkoako Diputatu Nagusia
- 945etan: Vicent Partal, Katalunia, Vilaweb-eko zuzendaria, Hitzaldia
- 1030etan: MAHAI INGURUA eta SOLASALDIA: Euskal edukiak eremu ekonomiko eta legal globalean: aukerak eta erronkak.
- Amaiera: 12ak aldera
Tokia mugatua da, eta baieztapena eskertuko da: 943 112 880 telefonoan edo gipuzkoa20 a bildua gipuzkoa.net helbidean.
Gi2.0 Elkarlana
Gi2.0 Elkarlanean prozesuari dagokionez, hurrengo asteetan zenbait lantalde elkartuko dira ildo desberdinetan azterketa komunak egiten saiatzeko. Gipuzkoa 2.0 ekimenetik zabaldutako dokumentazioaren arabera, jarrera "patrimonialistak alboratu eta inplikaturiko eragile guztien arteko parte hartzearen aldeko apustua" egin dute: Kultur enpresak, eragileak, sortzaileak, blogariak, hedatzaileak, erabiltzaileak... Lantaldeetan elkarturik, esparru hauetan jardungo dute:
- Teknologiaren aukerak euskararen normalizazioan.
- Euskal liburua eta letrak.
- Euskal musika
- Jakintza eta edukiaren kudeaketa.
Gipuzkoa 2.0 ekimenaren barruan kokatzen dira mintegi hau eta hausnarketa prozesua. Programa horrek hiru jarraibide hartzen ditu:
- Gipuzkoako eta euskal kultur ondarea zaindua eta zabaltzea.
- Kultur ondarearekiko arreta aktibatzea sozializazio sistematikoaren eta IKTen bidez.
- Kultur enpresen ekosistema sustatzea.
Halaber, euskararen presentzia eta erabilera arlo guztietan bizkortzea azpimarratzen da Foru Aldundiaren 2007-2011 Kudeaketa Planean (PDF dokumentua).
Helburu hauek lortze aldera, bere baitan lau lan ildo nagusi ezarri dituzte:
- Edukien eskuragarritasuna bermatu: teknikoki zein legalki.
- Zerbitzu baliabideak sortu: produktu berrien sorkuntza erraztu dezaketen oinarri teknologikoko baliabideak.
- Laguntza deialdiak sustatu: Arreta eskuratzeko gaitasuna izango duten proiektuak laguntzea.
- Elkarlana indartu eta zabaldu: guztionak diren arazo eta erronkei auzolanean erantzun.
Erantzunak kargatzen...