Teknologia albisteak

Euskal pilota Stockholmen bultzatzeko elkartea

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-04-07 : 13:04

Christian Bergmanek denboraldi bat igaro zuen Euskal Herrian eta euskal pilotarekin txundituta geratu omen zen. Harrezkero euskal pilota bultzatzen ari da Suedian eta frontoia ere eraiki nahi du Stockholmen. Hiriburuko Euskal Pilota Kluba ere sortu dute eta webgunea ere bai, suedieraz... eta euskaraz.

Stockholm Euskal pilota elkartea Suedian pilota zabaltzeko lanean ari da. Asmoak ez zaizkie falta. Horrelaxe diote euren webgunean:

Ideia, kirola era moderno batean aurkeztea da, dagoeneko ditugun eta gure balioak partekatzen dituzten bazkide berriekin. Gure balioen artean, Euskal pilota eskuragarriagoa egitea orain eta etorkizunean. Gure helburua da mundu mailako gure kirolaren indartze eta garatze prozesuan paper garrantzitsua jokatzea.

Gure helburua hurrengo bi urteetan Stockholmeko lehenengo frontoia eraikitzea da. Momentu horretan entrenamendu erregularrak, txapelketak eta liga ezberdinak martxan jarriko ditugu. Horretaz gain, kanpoko jokalari profesionalak ere ekarri ahal izango ditugu, gure kirol hau zabaltzeko ekintzetara.

Sei urteren buruan Suediako hiri handietako frontoi eraikuntzan parte hartu nahi dugu eta hiri hauetako klubekin batera nazio mailako Euskal Pilota liga martxan jarriko genuke.**

Hamar urteren buruan, Suediako txapelketa sistema martxan izango dugu bere osotasunean eta egindako garapenek, garen antolakuntza internazionalek prestaturiko txapelketetan aktiboki parte hartzeko aukera emango digu.

Informazio gehiago:

Erantzun

Sartu