Teknologia albisteak

Tere Irastortza Nafarroako 5. poesia biltzarrean

Erabiltzailearen aurpegia
Juankar LOPEZ-MUGARTZA * Harbelex / Aspaldiku
2010-09-23 : 13:09

Larunbatean, hilak 25, Burlatako Kultur Etxean goizean eta Udal Jauregian arratsaldean, Nafarroako V. Poesia Biltzarra izanen da, aurten Tere Irastortza olerkari gonbidatua izanik.Urtero bezala, aurten ere, olerkari guztiak deituak daude urteroko biltzarrera. Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, jo helbide honetara: http://aspaldiku.blogspot.com/

Iaz inposatu nahi izan zizkiguten zentsura guztiak gaindituta hemen gaude berriro, deus ere gertatu izan balitz bezala. Baina bai, zerbait gertatu da, ahuldu beharrean eraberriturik eta indar gehiagorekin etorri garela aurten.

Hau dena, iragana da.

Aurten, poesia gehiago oztopo guztien gainetik eta ia dirurik gabe. Zuen besta da, zuentzat irekia, eta horregatik egongo gara aurten ere.

Urtero bezala, nahi duenak bere olerkiak irakurtzeko aukera izanen du arratsaldeko saioan.

Lerro hauetatik etortzeko gonbitea luzatzen dizuegu.

Aspaldiku elkartearen izenean, ongi etorri !!

Erantzun

Sartu