Sustatu logoa Teknologia albisteak

Mad Men: zesta-puntak Ameriketan beisbola txikitu behar zuenekoa

Goio Arana
2010-09-22 13:09

Mad Men telesaileko eszena bat: Orace Cook izena duen bezeroa doa agentziara aholku eske, asmo argia du gazteak: zesta-punta lehen mailako ikuskizuna bilakatzea Ameriketan; gainera kontratatu du glamour handiko zestalari izarra, Patxi. Manhattaneko exekutiboek harrokeriaz entzungo dituzte enpresari gaztearen nahiak eta zesta-puntaren etorkizunari buruz botatzen dituen iragarpenak...

Atal berean, aurrerago, gerriko gorri eta guzti ageri dira bezeroaren poltsikoak erabat hutsik uztea erabaki duten publizistak...

Mad Men telesail iparramerikarra girotuta dago 60. hamarkadan eta kontatzen ditu New Yorkeko Sterling Cooper izeneko publizitate agentzia ospetsu bateko gorabeherak. Sari ugari jaso dituen dramazko telesailaren 3x04 atalean daude hauek. Alegia, 3. denboraldiko 4. atalean. Lehenengo zatia 3. minutuan agertzen da; bigarrena, aldiz, 28. minutuan.

(Hemen ikus daiteke atal osoa bertsio originalean eta gaztelerazko azpitituluekin).

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu