Sustatu logoa Teknologia albisteak

UEUk "Ornodunak" liburua argitaratu du, biologia ikasleak eta naturazaleak tentatzeko asmoz

UEU
UEU
2010-09-26 10:09

"Ornodunei eta haien bizimoduari buruzko jakin-mina izan zen biologia ikastera bultzatu ninduen arrazoi nagusia, eta horixe da nire ustez gaur egun ere fakultatean jasotzen ditugun ikasle askoren motorra. Ornodunek betiere lilura berezia eragiten digute naturzaleoi. Lilura horri erantzun nahi dio liburu honek ere, eta ornodunei buruzko ezagumenduaren laburpen bat eskainiz, ikasketa sakonagoetarako atari eta tentazioa izan nahiko luke", aipatu du Joxerra Aihartza biologo, EHUko irakasle eta UEUko kideak.

Liburuan gai honetan aztertzen diren bi lerro nagusiak biltzen saiatu da Aihartza: batetik, ornodunen ikasketa anatomia konparatuan eta forma eta funtzioaren arteko harremanaren eboluzioan oinarritzen dena; eta bestetik, ornodunen eboluzioa talde zehatzen eta haien ezaugarrien jarraipen gisa aztertzen duena.

Egileak eskerrak eman dizkie argazkiak egiteko aukera eta erraztasunak eman dizkioten guztiei. Besteak beste, Melbourneko Museum Victoria, Berlingo Aquariuma, Karen Carr irudigilea, Jakako Instituto Pirenaico de Ecología eta ollscoil na hÉireann, Gaillimh-eko Zoologia sailari.

ORNODUNAK. ANATOMIA, EBOLUZIOA ETA ANIZTASUNA

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu