Teknologia albisteak
2

Biladi Hadi! zinez emankor

Erabiltzailearen aurpegia
biladi hadi! euskal kultur brigada
2010-09-15 : 09:09

Biladi-k nire herria/nire lurra esan nahi du, palestinarren ereserkiaren izenburua ere bada biladi biladi. Biladi Hadi, berriz, Euskal Herritik Palestinarako antolatutako elkartasun ekimena. Nekez irudika genezakeen Biladi Hadiren bigarren txanda hau horren emankor hain egun gutxitan: kolonoen aurkako protesta eta musika, senidetza bat, preso baten amaren mezua...

Begira:

  1. Preso politiko baten amaren mezua (bideoa) Euskal Herriarentzat (bera ere 5 urtez egon zen kartzelan , bai eta bere senide gehiago ere).
  2. Sheik Jarrah Jerusalemgo auzoan sionistak palestinarren etxeak okupatzen saiatzen ari dira, erresistentzian ari diren auzokide palestinarrentzat brigada kideek musika tresnak atera eta kalean jotzen aritu ziren (bideoa). Kolonoek ere entzun zuten brigadaren emana (bideoa)!!!
  3. Alegi eta Alain errefuxiatu eremua senidetu dira, “elkarren berri izateko, batak besteari askatasunaren bidean laguntzeko eta aurrera begira bi herrien arteko harremanak sendotzeko lehen urrats" gisa definitu dute.
  4. Azkenik, ezin ahaztu brigadako kide bat Palestinara sartu ezinik geratu zela, gara egunkariko Martxelo Diaz kazetaria, hain zuzen. Jordaniatik idatzi du kronika bat, Jordaniako estatuak Israelekin duen konplizitatea azalduz.

Biladi Hadi! bi txandatan gauzatzen ari den euskal brigada kulturala da, bertan idazleak, bertsolariak, ikasleak, kazetariak, musikariak, zinema-egileak eta beste hainbat artista batu dira. Berri guztiak beren blogean aurkituko dituzue.

Erantzunak

Askapena
2010-09-20 : 10:55

Berriz ere informazioz gainezka dator biladi hadi! euskal kultur brigada. Ekimen asko, askotarikoak eta bizi-biziak, beittu ezazue 'karta', zer nahi duzue? huraxe hartu!



  1. Futbola futbola denez, mami kultur-politiko handiagoa duten gauzak azpirago utziko ditugu. Izan ere, guk dakigula Euskal Herria Palestina partida lehenago ez baita egin, eta Balata errefuxiatu eremuan jokatu zen herenegun aurrenekoz. Alde ederra partida hau ikusi edo 'laroja' edo 'les bleus' ikusi, eta esataria, berriz, mundiala!!! hemen ere alde ederra espainol eta frantses astun horiekin!!! (bideoa)

  2. Balata errefuxiatu eremuan jokatu zela esan dugu eta horri buruz idatzitako posta eta argazkiak ikustea merezi du.  25.000 pertsona inguru bizi dira bere kilometro karratuan. 1948an Israelek indarrez kanporatutakoen eta euren ondorengoen bizileku da kale estu eta txiroen auzune hau. Emakume mugimendua eta egunaren hondarrean Arramazka taldekoek umeentzako egin zuten emanaldia bete zuten jardunaldi eder hau.

  3. Bir Zeit herria Zestoakin senidetuta dago eta hango alkateak goraipatu du senidetza hau daukan alderdi politiko kulturalagatik, beraiek sosen gainetik jartzen dute elkartasun politikoa eta besoak zabalik hartzen dituzte ildo horretan hurbiltzen zaikien oro (Yousef Nasser alkatearen mezuaren bideoa). Horrez gain, Bir Zeit palestinar unibertsitateko kokagunea ere bada eta hango ikasle mugimendua ezagutzeko aukera izan dute biladi hadi!-koek Shadirekin (bideoa).

  4. Atzo berriz, beste jardunaldi mamitsu batean emakumeen mugimendua, preso politikoen egoera (Adamer elkartearekin) eta Informazio Alternatiboaren Zentroa bisitatu zuten. Bi kopuru: 1967tik egun arte 700.000 lagun izan dira atxilotuak eta 2008an, adibidez, 2.000 torturatu izan ziren. Sergio Yahni, ordea, argentinar judutarra da baina sionismoaren kontrako jarrera aktibista dauka. (2 bideoak hemen)

  5. Raeda Taha idazle eta kazetari palestinarrarekin ere egoteko aukera izan zuten, laster euskaraz argitaratuko den emakume palestinarren ipuin antologiaren gainean mintzatu ziren, baina Raedak, idazle izateaz gain, istorio asko dauzka kontatzeko: bere aita hil zutenean Yaser Arafat-ek hartu baitzuen alabatzat eta bere idazkari pertsonala izateaz gain, bere ondoan egon zen bere azken egunetan (bideoa).

  6. Azkenik, Emakume palestinarren egoeraz mintzatu ziren Hismat Emkume palestinarren Batasunaeko militante feministarekin (bideoa).


Ikaragarria!!!!

Askapena
2010-09-24 : 13:39

Musikaren botere koxkorra baliatuz, ehundaka palestinarren bihotzetara heltzeko aukera izan dugu, Ballatan, Al Ainen, Sheik Jarran, Hebronen… eman ditugun saioei esker. Era berean, ezarrita genuen helburu nagusia ere bete dugu, Rim Banna euskaraz Mikel Laboa kantari jartzea, eta DAMekoekin proiektu hau elkarlantzea. Hau ederra izateaz gain historikoa ere bada, euskal talde batekin palestinako musikari handi honek egiten duen lehen elkarlana baita Rimen kasuan. Ti Ta gaztek!






Kaixo habibix, brigadako sekzio musikalaren azken komunikatuarekin gatoz Arramazkatarrok. Brigadarako ezarrita genuen helburua guztiz bete dugulakoan gaude.


 Musikaren botere koxkor hori baliatuz, ehundaka palestinarren bihotzetara heltzeko aukera izan dugu, Ballatan, Al Ainen, Sheik Jarran, Hebronen… eman ditugun saioei esker. Era berean, ezarrita genuen helburu nagusia ere bete dugu, Rim Banna euskaraz Mikel Laboa kantari jartzea, eta DAMekoekin proiektu hau elkarlantzea. Hau ederra izateaz gain historikoa ere bada,  euskal talde batekin palestinako musikari handi honek egiten duen lehen elkarlana baita Rimen kasuan. Ti Ta gaztek!


http://www.biladhadi.wordpress.com


Argi eta garbi adierazi nahi dizuegu zuek gabe egundo hau ezinezkoa litzatekela. Adierazi diguzuen maitasuna, poza ezinbesteko faktorea izan da gure proiektuaren garapenean. Jaso ezazue gure besarkadarik goxoena, egindako dantza saio, Txikiari omenaldi, barre eta argilaz lagunduriko gau eder eta ezinbesteko guzti horiengatik. Brigada hasi aurretik gogoan dut nonork Kolosala izanen da esaldia erabili zuela, eta hala izan da. Beno, ta pixkat gehiago ere bai. Kolosalegia, ederregia egi izateko. Aroak dio brigada hasi besterik ez dela egin eta uste dut Makilni eta biok berdina sentitzen dugula, bakoitzak bere erara, bere mundua ikusteko leihotxotik. 


Bartzelonara heldu eta zail da Al Martxeldarron Martirien 14. Brigadarekin ezin egotea onartzea. Inbidia sanoa sortarazten diguzue… gozatu geratzen zaizkizuen egunak!!!


HURRA HURRA FALISTINE, HURRA AL MARTXEL MARTIRIEN 14.BRIGADA!!


GEUREA DA GARAIPENA, BRIGADA HONTAKO PARTIDA BEHINTZAT IRABAZI DUGU!!


ESKERRIK ASKO ZUEN LAGUNTASUNAGATIK HABIBIX!!


info guztia blogean
eta askapena.org-en.


Erantzun

Sartu